Binakakoa
2023/12/04 - 16:00
Unai Laso: ''Gogotsu nago lehiatzen nola ikusten naizen jakiteko''
Unai Laso pilotaria asteazken honetan itzuliko da kantxara, lesionatuta egon ostean. Arangurenekin batera, Artola eta Imazen aurka arituko da Tolosako Beotibar pilotalekuan.
2023/12/03 - 21:39
Elordik eta Rezustak mendean hartu dute Ezkurdia-Tolosa bikotea (22-11)
Aitor Elordik eta Beñat Rezustak bigarren garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketan, bigarren jardunaldian Joseba Ezkurdiari eta Xabier Tolosari 22 eta 11 irabazita. Sailkapeneko liderrak dira Elordi eta Rezusta.
2023/12/03 - 20:30
Unai Laso asteazkenean berragertuko da, Tolosako Beotibarren
Aurrelari nafarra ekainetik izan da pilotalekuetatik kanpo, aldakako haustura bategatik ebakuntza egin baitzioten.
2023/12/02 - 21:32
Etxeberria-Zabaleta bikoteak lehen puntua poltsikoratu du, Elezkano II.ari eta Martijari 9-22 irabazita
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak estreinako puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, 2. jardunaldian mendean hartu baitituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22).
2023/12/02 - 12:47
Jakak eta Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena bereganatu dute, Peña II-Albisu bikotea mendean hartuta
Jaka-Mariezkurrena II bikoteak bitik bi partida irabazi ditu Binakako Txapelketan. Bigarren jardunaldiko norgehiagokan mendean hartu dituzte Peña II.a eta Albisu, 22 eta 21.
2023/12/02 - 00:49
Jakak eta Mariezkurrenak partida irauli dute Peña eta Albisuren aurka bigarren garaipena lortzeko (22-21)
Partida oso lehiatua jokatu dute bi bikoteek eta hainbat aldiz parekatu dira markagailuan. Peñak eta Albisuk partida poltsikoan zutela zirudienean (16-21), Jaka eta Mariezkurrena berpiztu, eta buelta eman diote markagailuari.
2023/12/01 - 16:58
Jaka-Mariezkurrena II vs Peña-Albisu bikoteen arteko partida, zuzenean, ETB1-en eta eitb.eus-en
Zornotzako pilota Pro Fest jaialdiak irekiko du Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia. Jakak eta Mariezkurrenak, Peña eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Zuzenean eskainiko da, eitb.eus-en eta ETB1en, 22:05etik aurrera.
2023/11/30 - 21:52
Elordi eta Rezusta aise nagusitu dira Elezkano eta Martijaren kontra (22-8)
Gorriak jaun eta jabe izan dira partidan zehar, batez ere Elordik erakutsitako joko bikainarekin, eta Binakako Txapelketako lehen puntua poltsikoratu dute.
2023/11/29 - 16:31
Elordi-Rezusta vs Ezkurdia-Tolosa partidako materiala, fokupean
Lau pilotariak Mallabian izan dira asteazken goizean, asteburuan jokatuko duten partidarako materiala aukeratzen. Ez dira gustura geratu, graziarik gabeko pilotak direla argudiatuta.
2023/11/28 - 19:27
Mata eta Senar, Expositoren eta Alberdi II.aren ordez, Binakako Serie B Txapelketako bigarren jardunaldian
Hodei Exposito ostegunean Eibarren jokatzekoa zen, baina lesioa du ezkerreko koadrizepseko aurreko ondestean; Unai Alberdi ostiralerako zegoen programatuta, Zornotzan, baina, nola zuntz haustura duen ezkerreko bizkarraldeko muskulaturan, ezingo du aritu.
2023/11/28 - 10:33
Jaka eta Mariezkurrena, sasoi beteko hautagaiak
Orain arte jokatu diren hiru jardunaldietan hiru bikotek egin dute urratsa aurrera: Peña-Albisu, Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena.
2023/11/26 - 21:51
Peñak eta Albisuk lehen puntua lortu dute Artola eta Imaz garaituta (22-19)
Partida oso lehiatua izan da bi bikoteen artean eta 19na jarri dira markagailuan, baina hortik aurrera Peña II.a eta Albisu izan dira tantoak eta garaipena eskuratu dituztenak.
2023/11/26 - 19:15
Beñat Senarrek debuta egin du profesional mailan
Ataundarrak Segurako frontoian debutatu du, Eskirozekin bikotea osatuz, eta 22-11 galdu dute Zubizarreta III.aren eta Ugartemendiaren aurka.
2023/11/25 - 21:23
Jaka eta Mariezkurrena, nagusi Larrazabalen eta Arangurenen aurka (22-7)
Erik Jaka eta Jon Mariezkurrena 22 eta 7 nagusitu dira Iker Larrazabalen eta Asier Arangurenen kontra, Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko partidan. Garaipenari esker, Jaka-Mariezkurrena bikotea sailkapeneko lehen postuan kokatu da.
2023/11/25 - 17:32
Ezkurdia-Tolosa bikoteak garaipena bereganatu du Etxeberriaren eta Zabaletaren kontra, Binakako lehen partidan
Joseba Ezkurdiak eta Xabier Tolosak mendean hartu dituzte Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 2023ko Binakako Txapelketako estreinako neurketan. Hala, lehen puntua poltsikoratu dute txapelketan.
2023/11/25 - 00:44
Ezkurdiak eta Tolosak indartsu ekin diote Binakakoari, Etxeberria eta Zabaleta mendean hartuta (22-11)
Joseba Ezkurdia eta Xabier Tolosa nagusi izan dira eta erakustaldia eman dute Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta mendean hartzeko. Hau izan da partidako azken tantoa.
2023/11/24 - 12:12
Ezkurdia-Tolosa vs Etxeberria-Zabaleta norgehiagoka, ETB1-en eta eitb.eus-en zuzenean
Azkoitiko Gurea pilotalekuan hasiko da Binakako Txapelketa, ostiral honetan, hilak 24. Ezkurdia-Tolosa eta Etxeberria-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka zuzenean eskainiko da ETB1-en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.
2023/11/23 - 15:16
Beñat Senar ataundarrak debuta egingo du asteburu honetan Serie B txapelketan
Beñat Senar pilotari gazteak partida ofizial bat jokatuko du lehen aldiz, Baikoren eskutik. Larrazabalen lekua hartuko du, eta Eskirozekin batera, Zubizarreta eta Ugartemendiarekin neurtuko ditu indarrak.
2023/11/23 - 09:22
Azkoitian hasiko da Binakako Serie B Txapelketa, ostiral honetan
Larrazabal eta Eskiroz Promozioko egungo txapeldunek bikotea osatuko dute berriz.
2023/11/22 - 14:09
Eskuz Binakako Serie B Txapelketa ostiralean hasiko da, Azkoitian
Txapelketak izena aldatu du aurten, eta martxoaren 23an amaituko da, Labriten jokatuko den finalarekin. Hamalau jardunaldi, bi playoff partida eta hiru jardunaldiko finalerdietako liga izango dira.