Binakakoa
2024/12/21 - 22:20
Elordik eta Zabaletak partida bikaina osatuz lortu dute hirugarren garaipena (22-21)
Laso eta Iztueta menderatu dituzte maldan gora jarri zaien partida irauliz, eta azkeneraino borrokatu behar izan dute 22ra iristeko.
2024/12/21 - 00:56
Uste baino gehiago kosta zaie Jaka eta Imazi Etxeberria eta Martija garaitzea (22-20)
Jaka eta Imaz gogor hasi eta 14-4 jarri dira markagailuan, baina urdinek ez dute amore eman eta egoerari buelta ematea lortu dute, tanto bakarrera hurbiltzeraino. Hala ere, gorriak atera dira garaile.
2024/12/18 - 15:41
Aranguren, baikor, igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzeko aukerekin ikusten du bere burua
Aitor Arangurenen parte-hartzea zalantzan dago Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partidarako. Atzelariak fisura du ezker eskuko hatz nagian; hala ere, uste du ferula jarrita jokatzeko prest egongo dela. Jokatuz gero, Altunarekin ariko da, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra.
2024/12/15 - 22:18
Ezkurdiak eta Rezustak Altuna eta Aranguren garaitu dituzte gorenean jarraitzeko (11-22)
Partida parekatu hasi da markagailua 9-10 jarri arte. Hortik aurrera Ezkurdia eta Rezusta jaun eta jabe ibili dira eta hirugarren garaipena eskuratu dute.
2024/12/14 - 23:00
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute, Labriten, Peio Etxeberria eta Martija mendean hartuta (22-15)
Horrenbestez, Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak bi puntu dituzte jada sailkapenean. Peio Etxeberria eta Martija 8-2 aurreratu dira, baina gorriek markagailua irauli dute, eta garaipena eskuratu.
2024/12/14 - 10:52
Lasok eta Iztuetak, hirutik hiru (22-5)
Gipuzkoarrak eta nafarrak Larrazabal (Peña II.aren ordezkoa) eta Albisu menderatu dituzte Zornotzan jokatutako hirugarren jardunaldiko partidan.
2024/12/13 - 21:48
Artola eta Mariezkurrena II.a garaile Jakaren eta Imazen aurka (22-14)
Alegiakoa indartsu itzuli da kantxetara. Berriozarko bizkartzainarekin bikotea osatuta, 22-14 garaitu dituzte Jaka eta Imaz. Bigarren puntua izan da Artola eta Mariezkurrenarentzat.
2024/12/10 - 13:19
Artola prest da Binakakoaren 3. jardunaldiko partida jokatzeko, eta Larrazabalek Peña II ordezkatuko du
Iñaki Artolak debuta egingo du 2024-2025 Binakako Txapelketan, abenduaren 13an. Alegiakoa min hartuta egon da lehen bi jardunaldietan. Artolak bikotea osatuko du Mariezkurrena II.arekin eta Jaka-Imaz bikotea izango dute aurkari. Bestalde, Peña II baja da, eta Larrazabalek jokatuko du haren ordez.
2024/12/09 - 20:24
Larrazabalek eta Mariezkurrena II.ak markagailua irauli eta lehen puntua eskuratu dute, Binakakoan (21-22)
Peña II.a eta Albisu hartu dituzte mendean, oso parekatua izan den partidan; izan ere, bederatzi berdinketa izan dira. Gorriak 21-18 ari ziren irabazten, baina Iker Larrazabalek eta Jon Mariezkurrenak garaipena lortu dute, Tolosan.
2024/12/09 - 00:05
Elordik eta Zabaletak erakustaldia egin dute Altuna III eta Arangurenen aurrean (3-22)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak sekulako jipoia eman diete Jokin Altunari eta Aitor Arangureni: 3-22 gailendu zaizkie, Atano pilotalekuan. Elordik eta Zabaletak erakustaldia egin dute; Altunari eta Arangureni, berriz, ez zaie ezer ondo atera.
2024/12/07 - 22:38
Lasok eta Iztuetak bigarren garaipena lortu dute, Jaka eta Imaz menderatuta (18-22)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 18-22 irabazi diete Erik Jakari eta Ander Imazi, Miribillan, eta, ondorioz, bigarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan.
2024/12/07 - 21:59
Ezkurdiak eta Rezustak 22-15 menderatu dituzte P. Etxeberria eta Martija partida bigarren zatian iraulita
Peio Etxeberriak eta Julen Martijak indartsu hasi dute partida, baina Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak emaitza iraultzea lortu dute bigarren zatian, eta bigarren garaipena erdietsi dute Binakako Txapelketan.
2024/12/06 - 18:27
Astelehenera arte atzeratu dute Tolosako Beotibarren jokatu behar zen Binakako Txapelketako partida
Frontoian pilatu den hezetasuna dela eta, Peña II-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteen arteko partida astelehenera arte atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
2024/12/04 - 12:43
Larrazabalek ordezkatuko du Artola Binakakoaren 2. jardunaldian, Alegiakoak ez duelako zeukan lesioa osatu
Ezker hankako iskiotibialean min hartu zuen Lau t'erdikoan Alegiako pilotariak, eta oraindik ez dago prest Mariezkurrenarekin batera ostiralean jokatzeko.
2024/12/03 - 17:55
Iztueta: ''Duela bi urte inondik inora ez nuen espero hemen egotea, Laso presiorik ez sartzen saiatzen da''
Martxel Iztuetak debuta egin du Binakako Txapelketa nagusian, atzelari titular gisa. Unai Lasorekin osatzen du bikotea, eta lehen jardunaldian aise nagusitu ziren Larrazabalen eta Mariezkurrena II.aren kontra (22-9). Pozik eta gogotsu dago txapelketari aurre egiteko.
2024/12/02 - 15:52
Amestutako estreinaldia izan du Iztueta tolosarrak
Martxel Iztueta pilotari tolosar gazteak hasiera bikaina eman dio Binakako Txapelketari, Lasorekin batera, Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren kontra.
2024/12/01 - 21:15
Jaka eta Imaz garaipenarekin estreinatu dira Binakakoan (22-16)
Jakak eta Imazek Binakako Txapelketako lehen garaipena lortu dute Peña eta Albisu 22-16 menderatuta, Basaurin jokatutako lehen jardunaldiko partidan.
2024/11/30 - 22:27
Lasok eta Iztuetak aise menderatu dituzte Larrazabal eta Mariezkurrena II.a (22-9)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 22-9 irabazi diete Iker Larrazabali eta Jon Mariezkurrenari Binakako Txapeleketako lehen jardunaldian, Lizarran.
2024/11/30 - 22:17
Altuna III.a eta Aranguren gailendu dira, Peio Etxeberria eta Martijaren aurrean (22-13)
Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek 22-13 irabazi diete Peio Etxeberriari eta Julen Martijari, Binakako Txapelketako lehen jardunaldian, Eibarren.
2024/11/30 - 00:38
Ezkurdia eta Rezustak indartsu hasi dute Binakakoa, Elordi eta Zabaleta menderatuta (22-12)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak 22-12 irabazi diete Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaletari Binakako Txapelketari hasiera eman dion partidan, Beasainen. Hasieratik agindu dute frontoian, tantoak azkar bukatuz eta aurkariei buelta emateko aukerarik eman gabe.