Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
Zure interesekoa izan daiteke
ARGAZKI-GALERIA: Unai Laso eta Jon Ander Albisuk irabazitako Binakako Txapelketako finalak utzitako irudi ikusgarriak
Unai Laso eta Jon Ander Albisu 16-22 gailendu zaizkie Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiari, Nafarroa Arenan jokatutako 2026ko Binakako Txapelketako finalean. Galeri honetan, neurketak utzitako hainbat une esanguratsuren argazkiak aurkituko dituzue.
Unai Laso hunkitu egin da Txus Villalabeitia fisioterapeutaren mezuarekin
Jon Ander Albisurekin batera Binakako Txapelketako finala irabazi eta gero, Unai Lasok hamaika zorion mezu jaso ditu, tartean Txus Villalabeitia fisioterapeutarena.
Albisuren ama eta anaia: “Ametsa bete da"
Jon Ander Albisuren ama eta anaia pozez gainezka agertu dira Baikoko pilotariak partida irabazi ostean. Bitxikeria bat ere kontatu dute: pilotariaren alabak amets egin zuen aitak txapela irabaziko zuela.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.
Jon Ander Albisu: "16 urte eta gero, txapela buruan"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Ataungo pilotariaren lehen hitzak jaso ditugu bideo honetan.
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk irabazi dute 2026ko Binakako Txapelketa, finalean Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia mendean hartuta (16-22). Baikoko bikoteak une oro izan du kontrolpean jokoa, eta Aspeko atzelaria nekatzen saiatu dira garaipena eskuratzeko.
Laso eta Albisu, Binakako txapeldunak!
Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta.
A zer begirada bota dion Lasok Altunari!
Jokin Altunak traba egin dio Unai Lasori markagailuan 9-9ko emaitza zegoenean. Halere, tantoa urdinek irabazi dute, eta 9-10 aurreratu dira. Unai Lasok begirada gogorra bota dio Amezketako aztiari.
Festa-giroa Iruñean, Binakako finalaren harira
Binakako Txapelketako finalaren atarian, zaleek Iruñeko kaleak hartu dituzte; bakoitzak bere bikotearen alde egiten duen arren, guztiek partida lehiatua ikustea espero dute.