Honela iritsi dira finalera bi bikote protagonistak
Albisu-Laso eta Altuna III.a-Ezkurdia bikoteek jokatuko dute Binakako finala martxoaren 29an, Nafarroa Arenan. Lasok eta Albisuk txapelketako bikoterik sendoena osatu dute; Altunak eta Ezkurdiak, berriz, gorabehera gehiago izan dituzte, baina garaia heldu denean eman dute beren mailarik onena.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokin Altuna: “Joseba eta niri erritmo handiko partidak komeni zaizkigu”
Jokin Altunarekin mintzatu gara Binakako Txapelketako finalaz hitz egiteko. Ezkurdiarekin batera, ezohiko bikotea osatu du Aspek, baina, partidak jokatu ahala, ezin hobeto ulertu dira bi pilotariak.
Ataun, Albisurekin bat eginda
Jon Ander Albisuren herrikideek Ataungo balkoi eta txokoak pilotariaren irudiekin eta animo mezuekin apaindu dituzte. 16 urteko ibilbidearen ostean, oraingoan bai, Albisuk txapela etxera ekarriko duela sinetsita daude.
Jon Ander Albisu, lehen txapelaren bila
Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak igandeko final handiari begira nola dagoen azaldu du elkarrizketa honetan. Lehen txapelaren bila kantxaratuko da Albisu, Lasorekin batera.
Ostiral gauean, 'ETB Kantxa Solasean' saio berezia Binakako finalari begira
Igandeko Binakako Txapelketaren finalari begirako erreportaje, elkarrizketa eta hausnarketak izango dira protagonista 'ETB Kantxa Solasean' saio berezian, 22:15etatik aurrera.
Miren Albizu, Albisuren ama: “Semea baino gehiago da niretzat”
Igandeko finalari begira, Miren Albizuri, Jon Ander Albisuren amari, egindako elkarrizketa ikus daiteke bideo honetan. Semearen ibilbideaz hitz egin du, baita berak nola bizi duen ere.
Final berezia, Unai Lasorentzat
Unai Lasorentzat final berezia izango da igande honetan jokatuko dutena. Lesio larri bat atzean utzita ekin zion txapelketari, eta pozarren dago nola moldatu den ikusita.
Joseba Ezkurdia, 7. txapelaren bila
Joseba Ezkurdia pilotariak, Jokin Altunarekin batera, igandean jokatuko duen Binakako finalari begira nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan. Irabaziz gero, aurrelari zein atzelari gisa irabazten duen lehen pilotaria izango litzateke.
Murua eta Gabirondo, B serieko Binakako txapeldun
Muruak eta Gabirondok Peña II.a eta Salaverri II.a garaitu dituzte B serieko Binakako Txapelketako finalean (18-22). Aspeko bikoteak lehen finala izan du profesionaletan, eta lehen saiakeran lortu dute txapela.
Kexarik ez, B Serieko finalerako pilota aukeraketan
Larunbatean B serieko binakako finala jokatuko da Bergaran. Peña II.ak eta Salaverri II.ak eta Muruak eta Gabirondok elkarren indarrak neurtuko dituzte. Protagonistak prest dira larunbateko erronkarako.