Erremontea
2022/04/26 - 18:44
Emozioa nagusi, Erremontariko lehen jardunaldian
Erremontariren bigarren edizioa hasi zen apirilaren 25ean. Lehen jardunaldian bi partida jokatu ziren. Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak mendean hartu zituen Ansa II.a eta Juanenea (30-29). Bestalde, Urrizak eta Zubirik garaipena lortu zuten Azpiroz-Segurola bikotearen aurka (30-17).
2022/04/26 - 14:02
Aldabe eta Larrañaga, konfiantza irabazten ari den bikotea
Kemen Aldabe eta Iban Larrañaga lehen aldiz arituko dira elkarrekin jokatzen eta gero eta erosoago sentitzen dira. Jagoba Labaka izango dute aholkulari txapelketa honetan.
2022/04/26 - 13:41
Segurolak eta Azpirozek bikote orekatua osatzen dute, euren botileroaren ustez
Beñat Segurolak eta Xabi Azpirozek Etxabe II.a izango dute aholkulari edo botilero. Azpiroz Galarreta pilotalekura egokitzen ari da oraindik baina bikote orekatua osatzen dutela irizten dio Etxabek.
2022/04/26 - 13:28
Ansa eta Juanenea, elkarri zirikatzen aritzetik bikote izatera
Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak elkarri zirikatzen aritzeko fama izan dute beti, biak aurrelari zirenean batik bat. "Erremontari" txapelketa honetan, ordea, elkarrekin lehiatu beharko dute. Igor Sarasua izango dute aholkulari.
2022/04/26 - 13:19
Ezkurra eta Zaldua egurra emateko gogoz datoz
Iban Zaldua iazko edizioan txapeldun izan zen Javi Urrizarekin batera. Aurten, Josetxo Ezkurra du bikote eta horren osaba, Koteto Ezkurra, botilero. Finalera iritsi eta irabaztea dute amets.
2022/04/26 - 13:05
Goikoetxea eta Barrenetxea, txapela borrokatzeko prest!
Ander Goikoetxeak eta Endika Barrenetxeak osatzen duten bikoteak Juan Carlos Intxauspe izango du botilero. Barrenetxea atzelaririk onena izanda, txapelaren borrokan buru-belarri sartuko da bikotea.
2022/04/26 - 12:45
Urriza eta Zubiri, iazko txapeldunetako bat duen bikotea
Javi Urriza "Erremontari"ren lehen edizioko txapeldunetako bat izan zen. Aurten Aritz Zubirirekin osatuko du bikotea. Goizuetarrak ez du bolada txarra atzean uzteko aukera galdu nahi.
2022/04/26 - 02:29
Urriza-Zubiri eta Segurola-Azpiroz (30-17) bikoteen arteko neurketako une azpimarragarrienak
Erremontari saioaren bigarren edizioa abian da. Urrizak eta Zubirik lortu dute garaipena Segurolaren eta Azpirozen aurka, 30-17ko emaitzarekin. Bideo honetan duzu ikusgai laburpena.
2022/04/26 - 01:30
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a eta Ansa II.a-Juanenea bikoteen arteko partidako momentu esanguratsuenak
Erremontariren bigarren edizioko lehen jardunaldiko partidan garaipena lortu du Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak, Ansa II.aren eta Juanenearen aurka (30-29). Bideo honetan duzu ikusgai laburpena.
2022/04/25 - 10:00
'Erremontari' saioaren denboraldi berriaren estreinaldia, gaur gauean
Erremonterik onena ikusteko aukera izango dugu, 'Erremontari' saioaren denboraldi berrian. Estreinaldia gaur gauean izango da.
2022/04/21 - 23:09
Astelehenean abiatuko da ''Erremontari'' saioa
"Erremontari"ren bigarren edizioa aurkeztu dute Galarretan, eta berrikuntzekin dator.
2022/04/19 - 13:00
Pilotariak deseatzen daude ''Erremontari'' txapelketa bigarren aldiz egiteko
Sei bikote arituko dira nor baino nor gehiago. Bigarren edizioa berrikuntza askorekin dator, besteak beste, erremontistek botileroak izango dituzte. Hurrengo astelehenean hasita, astero, gaueko 22:20an, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2022/02/12 - 23:24
Barrenetxeak Juanenea kanporatu du eta Masterseko finalean izango da (30-14)
Endika Barrenetxeak 30 eta 14 irabazi dio Aritz Juaneneari. Barrenetxea IV.a izango da, hortaz, gaur zortziko finalean, Imanol Ansaren aurka Masterseko finalean arituko dena. Hurrengo asteko finala, ETBn eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2022/02/12 - 18:20
Galarretak urte luzez bertako epaile izandako Eugenio Aranburu omendu du
Eugenio Aranburu 30 urtez aritu zen Galarreta frontoiko epaile lanetan, eta joan zen astean zendu zen. Pilotariek eta frontoira bertaratu direnek Aranburu omenaldia egin nahi izan diote eta haren sendiari berotasuna eman.
2022/02/11 - 14:29
Barrenetxea eta Juanenea, finalerako txartelaren bila
Erremonteko Mastersaren finalerdia jokatuko dute larunbatean. Barrenetxea da faborito nagusi, baina Juaneneak ez du itxaropenik galtzen. Finalean Imanol Ansa dute zain.