Erremontea
2022/05/30 - 10:00
Sagardoaren Txapelketako 6. jardunaldia, zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Sagardoaren Txapelketak bi partida hartuko ditu. Lehenbizikoan, Urriza eta Zubiri Ansa eta Juanenearen aurka lehiatuko dira. Bigarrenean berriz, Goikoetxea-Barrenetxea eta Ezkurra II-Zaldua I arituko dira nor baino nor. Gaur ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2022/05/29 - 01:25
Segurola eta Azpirozek irabazi egin diete Aldabe eta Larrañagari, eta finalerdietara hurbildu dira (30-21)
Segurolak eta Azpirozek 30 eta 21 irabazi dute Aldaberen eta Larrañagaren aurka. Garaileek Urriza eta Zubiri hartu dituzte taularen goialdean partida bat gehiagorekin eta, 12 punturekin, finalerdietan dira ia. Galtzaileek, berriz, txapelketako bosgarren porrota pilatu dute.
2022/05/24 - 23:59
''Erremontari'' 2022ko 5. ataleko partidetako tantorik onenak
2022ko "Erremontari" txapelketa aurrera doa. Maiatzaren 23an 5. ataleko bi partida jokatu ziren, eta bideo honetan bildu ditugu jokaldi onenak.
2022/05/24 - 13:23
Urrizak eta Zubirik lidergoa eskuratu dute eta Ansa II.ak eta Juaneneak bigarren garaipena
"Erremontari"ko 5. jardunaldian, Urriza eta Zubiri bi tantogatik nagusitu ziren Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka (30-28). Ansa II.ak eta Juaneneak, aldiz, hamar tantogatik irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari (30-20).
2022/05/24 - 02:41
Urriza eta Zubiri lidergoan, Goikoetxea V.ari eta Barrenetxea IV.ari irabazi ostean (30-28)
"Erremontari" 2022ko 5. ataleko partidak jokatu ostean lider aldaketa egon da sailkapenean. Urriza eta Zubiri daude lehen postuan, orain bigarren diren Goikoetxea V.ari eta Barrenetxea IV.ari 30-28ko emaitzarekin irabazi ostean.
2022/05/24 - 02:14
Ansa II.ak eta Juaneneak bigarren garaipena erdietsi dute, Aldabe-Larrañaga bikotea mendean hartuta (30-20)
"Erremontari" 2022ko 5. ataleko lehen partidan Ansa II.a eta Juanenea nagusitu dira Aldaberen eta Larrañagaren aurka, 30-20ko emaitzarekin. Ansa II.a-Juanenea bikoteak jokatu dituen 3 partidetatik 2 irabazi ditu; Aldabe-Larrañaga bikoteak, ordea, lautik lau galdu ditu.
2022/05/18 - 00:01
''Erremontari'' 2022ko laugarren ataleko hiru tantorik onenak
Txapelketako laugarren atalean tanto ikusgarriak izan dira; hiru hauek hautatu ditugu.
2022/05/17 - 18:34
Urriza-Zubiri eta Segurola-Azpiroz bikoteen garaipenak, ''Erremontari'' 2022ko laugarren atalean
Urrizak eta Zubirik garaipena lortu zuten oraindik partidarik irabazi ez duten Aldaberen eta Larrañagaren aurka (30-17); bestalde, Segurolak eta Azpirozek mendean hartu zituzten Ezkurra II.a eta Zaldua I.a (30-29).
2022/05/17 - 13:14
Urrizak eta Zubirik berriz irabazi dute, eta Segurola eta Azpiroz tanto bakarragatik nagusitu dira
"Erremontari"ko 4. jardunaldian, Urrizak eta Zubirik 30-17 irabazi diete Aldabe eta Larrañagari (partidarik irabazi gabe jarraitzen dute). Segurolak eta Azpirozek Ezkurra II.a eta Zaldua I.a garaitu dituzte oso partida lehiatuan.
2022/05/17 - 02:30
Segurola-Azpiroz bikotea puntu bakarragatik nagusitu da Ezkurra II.aren eta Zaldua I.aren aurka (30-29)
Segurolak eta Azpirozek bigarren garaipena lortu dute "Erremontari" 2022ko txapelketan, Ezkurra II.a eta Zaldua I.a mendean hartuta, 30-29ko emaitzarekin. Ezkurra II.a eta Zaldua I.a bikoteak bi puntu eskuratu ditu.
2022/05/17 - 01:25
Urriza-Zubiri bikoteak 2. garaipena erdietsi du txapelketan, Aldabe eta Larrañaga mendean hartuta (30-17)
Urrizak eta Zubirik irabazi egin dute "Erremontari" 2022ko laugarren eguneko partida Aldabe-Larrañaga bikotearen aurka, 30-17ko emaitzarekin. Bigarren garaipena dute txapelketan. Aldabek eta Larrañagak ez dute neurketarik irabazi.
2022/05/11 - 11:55
Kemen Aldabe, Sagardo txapelketari buruz: ''Kamerei beldurra kendu diet 'Conquis'eko esperientziari esker''
Lekunberriko erremontariak 18 urterekin hartu zuen parte "El Conquis"en eta esperientzia aberasgarria izan zen. Jada ez da kameren aurrean lotsatzen, eta txapelketari begira, kantxan onena eman nahi duela dio. Fisikoki ondo dago, eta bere ekarpen nagusiak umorea eta defentsa gogorra direla dio.
2022/05/11 - 02:35
''Erremontari'' 2022ko hirugarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Txapelketako hirugarren jardunaldian tanto ikusgarriak izan dira; hiru hauek hautatu ditugu.
2022/05/10 - 18:26
Goikoetxea-Barrenetxea eta Ansa-Juanenea, garaile 3. jardunaldian
Ander Goikoetxeak eta Endika Barrenetxeak sailkapeneko buruan jarraitzen dute atzo Kemen Aldabe eta Iban Larrañagari 30 eta 20 irabazita. Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak Josetxo Ezkurra eta Ibon Zalduaren kontra neurtu zituzten indarrak. Gorriak nagusitu ziren 30 eta 18.
2022/05/10 - 02:20
Ansa II.a eta Juaneneak irabazi egin dute Ezkurra II.a-Zaldua I.a bikotearen aurkako partida (30-18)
Erremontariren 2. edizioko 3. jardunaldian Ansa II.ak eta Juaneneak euren lehen garaipena lortu dute txapelketan, Ezkurra II.a eta Zaldua I.a mendean hartuta, 30-18ko emaitzarekin.
2022/05/10 - 01:35
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikotearen bigarren garaipena, Aldabe eta Larrañaga mendean hartuta (30-20)
Erremontariren bigarren edizioko hirugarren jardunaldiko partidan nagusi izan dira Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, 30-20ko emaitzarekin irabazi baitute Aldaberen eta Larrañagaren aurka.
2022/05/09 - 09:15
'Erremontari' txapelketaren hirugarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Goikoetxea-Barrenetxea eta Aldabe-Larrañaga bikoteak arituko dira aurrez aurre, bestetik, berriz, Ansa-Juanenea eta Ezkurra II-Zaldua I. Bi partidak ikusgai izango dira, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/05/04 - 12:47
Materialak eta maniak Iban Larrañaga, Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea erremontariekin
Zestak eta pilotak dira erremontarien lanerako erremintak; hortaz, bakoitzak buru-hauste handiak izaten ditu partidetarako hauek aukeratzen. Iban Larrañaga, Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea erremontariekin hitz egin dugu erabiltzen duten materialaz eta mania ezberdinez.
2022/05/03 - 23:47
Hauek dira ''Erremontari'' 2022ko bigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Txapelketako bigarren jardunaldia egin dute, eta tanto ikusgarriak izan dira; hiru hauek hautatu ditugu.
2022/05/03 - 13:49
Ezkurra II-Zaldua I eta Segurola-Azpiroz bikoteek lehen puntuak eskuratu dituzte
Bi bikoteek garaipena lortu zuten Erremontari txapelketako bigarren jardunaldian. Galdu arren, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutako bikotea nagusitu da taulan.