Erremontea
2024/06/25 - 01:47
Hona hemen ''Erremontari'' saioko finalaren azken tantoa
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak lortu dute garaipena, Galarretan Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz mendean hartuta (15-13, 15-13).
2024/06/25 - 01:45
Javier Urriza eta Ibai Martirena: ''Bagenekien oso ondo jokatu behar genuela, oso erasotzaileak izan''
"Erremontari" saioko finalean Ezkurra II.a eta Azpiroz bi jokotan menderatuta, txapeldunek nabarmendu dute oso gogorra izan dela garaipena eskuratzea. Biek ala biek azpimarratu dute pozarren daudela, txapela jantzita.
2024/06/24 - 17:38
''Erremontari'' saioko finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Astelehen honetan Sagardoaren Txapelketako finala jokatuko da. Urriza-Martirena eta Ezkurra-Azpiroz bikoteek jokatuko dute "Erremontari" saioko azken partidua. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:15etik aurrera.
2024/06/24 - 11:41
Sagardoaren txapelketako final handia eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus atariak
Ezkurra-Azpiroz eta Urriza-Martirena bikoteak nor baino nor arituko dira gaur Hernanin, Sagardoaren txapelketako final handian. ETB1ek eta eitb.eus atariak 22:15etik aurrera eskainiko dute partida.
2024/06/22 - 16:04
'Erremontari' saioko finalerdietako tantorik onenak
Finaerdietako neurketak izugarriak izan dira. Hauek izan dira partidako jokaldirik ikusgarrienak, Javier Urriza, Josetxo Ezkurra eta Imanol Ansarena.
2024/06/21 - 18:49
''Erremontari'' finalerako materiala prest
Lau nafarrek jokatuko dute "Erremontari"ko finala. Ezaugarri ezberdineko bikoteak izaki, oso material ezberdina aukeratu dute partidarako. Urrizak eta Martirenak pilota astunagoak eta zekenagoak, eta Ezkurrak eta Azpirozek arinagoak eta biziagoak. Martirena eta Ezkurraren hitzak jaso ditugu.
2024/06/21 - 14:35
Ezkurra-Azpiroz eta Urriza-Martirena bikoteek neurtuko dituzte indarrak ''Erremontari'' saioko finalean
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek eta Javier Urrizak eta Ibai Martirenak 2024ko "Erremontari" saioko finala jokatuko dute, astelehenean, ekainaren 24an, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bi bikoteak ostegunean sailkatu dira Sagardoaren Txapelketako finalerako.
2024/06/21 - 03:05
Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz: ''Ideia argi genuen, oso entxufatuta irten behar ginela, hasieratik''
Ezkurra II.ak eta Azpirozek Sagardoaren Txapelketako finalerako txartela lortu dute, ostegunean, Aimar Jabalera eta Endika Barrenetxea bi jokotan kanporatuta (15-12, eta 15-8). Bi nafarrak partida osoan izan dira aurretik markagailuan, kontzentrazio handiz.
2024/06/21 - 03:05
Javier Urriza eta Ibai Martirena: ''Finalean, beroago sartu beharko gara kantxara''
Sagardoaren Txapelketako finalerdietan Imanol Ansa eta Aritz Zubiri hiru jokotan kanporatuta (15-13, 7-15, eta 8-5), Urrizak eta Martirenak nabarmendu dute norgehiagoka oso gogorra eta zaila izan dela.
2024/06/21 - 03:05
Ezkurra II.a-Azpiroz eta Urriza-Martirena bikoteek jokatuko dute "Erremontari" saioko finala
Ostegunean jokatutako finalerdietan, hurrenez hurren, kanporatu egin dituzte Jabalera-Barrenetxea IV.a, bi jokotan, eta Ansa II.a-Zubiri, hiru setetan. Sagardoaren Txapelketako final handia astelehenean jokatuko dute, hilaren 24an.
2024/06/20 - 02:40
''Erremontari''ko finalerdiak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Urriza-Martirena eta Ansa-Zubiri bikoteak neurtuko dira lehen partidan. Ondoren, Ezkurra-Azpiroz eta Jabalera-Barrenetxea jokalarien txanda izango da. Ez galdu, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/06/19 - 23:08
Erremontari saioko finalerdietarako material hautaketa egin dute Galarretan
Sagardoaren Txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira bihar, osteguna, Galarretan. Ezkurra-Aspiroz eta Jabalera-Barrenetxea izango dira nor baino nor gehiago lehen partiduan. Beste finalaurrekoa Ansa-Zubiri eta Urriza-Martiarena bikoteek jokatuko dute. Materiala aukeratu dute dagoeneko lau bikoteek.
2024/06/14 - 19:54
''Erremontari'' saioko zazpigarren jardunaldiko tantorik onenak
Zazpigarren jardunaldiak tanto ikusgarriak utzi dizkigu. Bideo honetan bildu ditugu onenak. Ezkurra II.ak eta Azpirozek Segurola eta Larrañaga menderatu dituzte; Jabalerak eta Barrenetxeak Aldabe eta Juanenea garaitu dituzte, eta Urrizak eta Martirena Ansa II.a eta Zubiri gainditu dituzte.
2024/06/14 - 14:59
Urriza-Martirena vs Ansa-Zubiri eta Ezkurra-Azpiroz vs Jabalera-Barrenetxea, finalerdiak ''Erremontari''n
Sagardoaren Txapelketako ligaxkako azken jardunaldian, Ezkurra-Azpiroz, Jabalera-Barrenetxea eta Urriza-Martirena nagusitu dira.
2024/06/14 - 02:29
Jabalera-Barrenetxea: ''Finalerdia ezberdina izango da; beste tentsio bat dauka''
Aimar Jabalerak eta Endika Barrenetxeak finalaurrekoan aurkari izango duten Ezkurra II.a-Azpiroz bikotea mendean hartu zuen ligaxkan, baina nabarmendu dute finalerdia bestelako kontua dela. Litekeena da Jabalerak berriro ordezkatzea Julen Loitegi titularra.
2024/06/14 - 02:29
Urriza-Martirena vs Ansa-Zubiri, eta Ezkurra-Azpiroz vs Jabalera-Barrenetxea, finalerdiak Erremontarin
Ez dago baieztatuta, baina, Julen Loitegi titularrak finalaurrekoa jokatuko duen, Endika Barrenetxearekin batera; izan ere, lesionatuta ibili da azken bi jardunaldietan. Sagardoaren Txapelketako ligaxkako azken jardunaldian, Ezkurra-Azpiroz, Jabalera-Barrenetxea eta Urriza-Martirena nagusitu dira.
2024/06/14 - 01:30
Ezkurra II.a eta Azpiroz: ''Helburua beteta, baina pena da lidertzak ihes egin izana''
Ezkurra II.ak eta Azpirozek buelta eman diote partidari lehen seta irabazi ondoren, eta Segurola eta Larrañaga garaitu dituzte (15-14, 8-15, 3-8). Hurrengo partidan hobeto aritzea espero dute, finalerdiak baitira.
2024/06/13 - 03:07
Finalerdietarako azken txartela jokoan, gaur gauean, ''Erremontari'' saioan
Sagardoaren txapelketako 7. jardunaldian Segurola-Larrañaga vs Ezkurra-Azpiroz arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Jabalera-Barrenetxea vs Aldabe-Juanenea. Finalerdietarako azken txartela lortzeko borroka "Erremontari" saioan, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/06/07 - 22:06
Hauek dira ''Erremontari'' saioko seigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Javier Urrizak eta Aimar Jabalerak egin dituzte seigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak.
2024/06/07 - 15:11
Jabalera, ''Erremontari'' saioko 6. jardunaldiko izarra; Aldabe eta Juanenea, aurrera egiteko aukerarik gabe
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte (15-11 eta 15-10) 6. jardunaldian. Gainera, Aimar Jabalerak eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz hartu dituzte mendean (15-8 eta 15-9).