Erremontea
2024/05/14 - 18:17
Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldian Ansa II eta Zubiri Loitegiren eta Barrenetxearen aurka arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Ezkurra-Azpiroz vs Aldabe-Juanenea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur gauean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/10 - 22:27
Hauek dira ''Erremontari'' saioko bigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Ostegunean, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten; Ansa II.a-Zubiri eta Urriza-Martirena bikoteek lortu zuten garaipena, Segurola-Larrañaga et Loitegi-Barrenetxea IV.a bikoteen aurka.
2024/05/10 - 02:25
Urriza eta Martirena: ''Gaur, gehiago jokatu dugu bikote gisa, gora egin dugu, eta hori da asmoa''
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak bi jokotan hartu dituzte mendean Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea, Sagardoaren Txapelketan, bi jokotan, 15-11 eta 15-7; hala, bost puntu dituzte, "Erremontari" saioaren sailkapenean.
2024/05/10 - 02:21
Urrizak eta Martirenak eta Ansa II.ak eta Zubirik garaipena lortu dute, "Erremontari" saioan
Urrizak eta Martirenak bi jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea IV.a, eta Ansa II.ak eta Zubirik, aldiz, hiru setetan hartu dituzte mendean Segurola eta Larrañaga. Beñat Segurola eta Iban Larrañaga, bi partidatan bost puntu eskuratuta, sailkapeneko lehen postuan daude.
2024/05/10 - 01:36
Ansa II.a eta Zubiri: ''Txapelketa irabazten hasi dugu; gustura egoteko moduan gaude''
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Beñat Segurola eta Iban Larrañaga (7-15, 15-9 eta 8-6); horrenbestez, hiru puntu batu dituzte, Sagardoaren Txapelketan.
2024/05/09 - 02:04
Sagardoaren txapelketako bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Lehen partidan, Urriza-Martirena bikotea Loitegi-Barrenetxearen aurka arituko da. Bigarrenean, berriz, aurrez aurre izango dira Ansa II-Zubiri eta Segurola-Larrañaga pilotariak. Ez galdu, "Erremontari", 22:15etik aurrera.
2024/05/03 - 22:28
''Erremontari'' saioaren lehen jardunaldiko tantorik onenak
Erremontari saioaren lehen jardunaldiko tanto onena Javier Urrizak egin du, bi paretaz. Hementxe hiru tanto ikusgarrienak.
2024/05/03 - 14:43
Ezkurra II-Azpiroz bikoteak garaipenarekin ekin dio “Erremontari” saioko laugarren ekitaldiari
Ezkurra II eta Azpiroz bikotea Sagardoaren Txapelketaren 14. edizioari hasiera eman dion lehen partidan hiru setetan nagusitu dira Urriza eta Martirenaren aurka (15-10, 3-15 eta 5-8).
2024/05/03 - 02:10
Ezkurra eta Azpiroz, nagusi “Erremontari” saioko laugarren edizioaren estreinaldian
Hiru setetan gailendu zaizkie Urrizari eta Martirenari, nahiz eta lehendabizikoa galdu egin duten (15-10, 3-15 eta 5-8).
2024/05/03 - 02:08
Ezkurra: ''Kinilietan agertu arren, gero erakutsi egin behar da''
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek irabazi egin diete Javier Urriza eta Ibai Martirenari "Erremontari" saioko lehen jardunaldian. Sagardoaren Txapelketa bereganatzeko bi bikote faboritoen artean, urdinak nagusitu dira.
2024/05/02 - 02:28
Sagardoaren Txapelketaren ikusgarritasuna eta zirrara, "Erremontari" saioaren laugarren denboraldian
EITBren babesarekin urtez urte sendotuz doan lehiaketa nobedadez josita dator: aurten ostegunetan jokatuko dira partidak, finala izan ezik; pilotari guztiek pultsometroa eramango dute; eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du, kirol esparruko aditu bat, bikoteari laguntza emango diona.
2024/05/02 - 02:04
''Erremontari''ren edizio berria, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Modalitaterik basatienena, ikusgarriena, dugu erremontea. Pilota ez da sekula gelditzen, etengabe dago mugimenduan, abiadura zorabiagarrian. Ez galdu, gaurtik aurrera "Erremontari" saioa. 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/04/29 - 23:56
Ostegunean abiatuko da 2024ko "Erremontari" saioa
Sei bikotek parte hartuko dute, eta aurrekoetan ez bezala, bikote bakoitzak kapitain bat izango du. Ligaxka eta finalerdiak ostegunetan jokatuko dira, eta finala, berriz, ekainaren 24an, astelehena. Partida guztiak ETBk eta eitb.eus-ek emango dituzte.
2024/04/29 - 23:50
''Erremontari'', maiatzaren 2tik ekainaren 24ra
Saioaren laugarren ekitaldia abian da eta zenbait berritasunekin. Sei bikote lehiatuko dira, eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du.
2024/04/20 - 23:01
Jabalera eta Goikoetxea IV.a, Berria Txapelketako irabazleak
Jabalerak eta Goikoetxea IV.ak irabazi dute Berria Erremonte Txapelketa, finalean Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a menderatuta (4-15, 15-12 eta 1-8).
2024/04/16 - 15:05
Berria erremonte txapelketako finala, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
Larunbat honetan, 15:10etik aurrera, Berria erremonte txapelketako finala jokatuko dute Gurrutxaga-Aiestaran VI.a eta Jabalera-Goikoetxea VI.a bikoteek. Materiala aukeratu dute astelehen honetan.
2024/02/20 - 22:56
Ansak Masterseko txapelari eutsi nahi dio Azpiroz debutariaren kontra
Imanol Ansa eta Xabier Azpirozek Kutxabank Masterseko finala jokatuko dute larunbat honetan. Ansarentzat Masterseko hirugarren finala izango da segidan; Azpirozek, ordea, debuta egingo du buruz buruko final batean.
2024/02/17 - 20:28
Azpiroz Kutxabank Masterseko finalerako sailkatu da, Juanenea menderatuta (27-30)
Azpirozek jokatuko du erremonteko Kutxabank Masterseko finala, Ansa II.aren aurka, txapelketako ligaxkako azken partidan Juanenea 27 eta 30 menderatu ostean.
2024/02/10 - 00:10
Ansa II.a Kutxabank Masterseko finalean izango da, hilaren 24an
Urnietarrak bigarren garaipena lortu du ligaxkan, ostiralean, Azpirozen aurka (30-23). Azpirozek eta Juaneneak finalerako bigarren txartela izango dute jokoan datorren larunbatean.
2024/01/19 - 09:57
Kutxabank Mastersa urtarrilaren 27an hasiko da
Donostiako Akuariumean, erremonteko Kutxabank Mastersa aurkeztu dute. Lau pilotari arituko dira nor baino nor gehiago. Barrenetxea IV.enak eta Azpirozek aurre kanporaketa bat jokatuko dute eta irabazlea, ligaxkan, Ansa eta Juanenearen aurka arituko da. Finala otsailaren 24an izango da.