"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2023/04/25 - 21:56
Hauek dira ''Erremontari''ko bigarren jardunaldiko jokaldirik onenak
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak eta Zalduak Ezkurra eta Zubiri eta Segurola eta Juanenea menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/04/25 - 18:57
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak lidertza sendotu dute
Ander Goikoetxeak eta Endika Barrenetxeak Sagardoaren Txapelketako sailkapeneko lehen postua sendotu dute. "Erremontari" saioko bigarren jardunaldian, Ezkurra II.a eta Zubiri hartu zituzten mendean, 15-14, 12-15 eta 5-2. Ansa II.a eta Zaldua, berriz, bigarren postuan daude sailkapenean.
2023/04/25 - 03:03
Goikoetxeak eta Barrenetxeak bigarren garaipena lortu dute, eta Ansak eta Zalduak lehena, "Erremontari"n
Hurrenez hurren, Ezkurra II.ak eta Zubirik eta Segurolak eta Juaneneak osatutako bikoteak menderatu dituzte, XIII. Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldian, astelehenean. Bi partidak hirugarren setean erabaki dira; hala, bikote irabazleek hiruna puntu lortu dituzte, eta galtzaileek bana.
2023/04/24 - 10:00
Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Ezkurra II-Zubiri bikoteak neurtuko dira lehenbiziko partidan, eta ondoren, Ansa II eta Zaldua pilotariek Segurola eta Juanenearen aurka jokatuko dute. Ez galdu "Erremontari", gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2023/04/20 - 22:56
Erremontari Herriz Herri txapelketak erremontea hurbilduko du herrietara
EITBren Donostiako egoitzan Erremontari Herriz Herri txapelketa aurkeztu dute. Oriamendiko pilotari guztiek hartuko dute parte, bi taldetan banatuta. Bederatzi herritan jokatuko da. Partidak larunbatetan jokatuko dira eta finala ekainaren 17an izango da, Zumarraga.
2023/04/18 - 18:20
Goikoetxea-Barrenetxea eta Aldabe-Azpiroz garaipenarekin estreinatu dira 'Erremontari'n
Lehen norgehiagokan egungo aurrelari onenak eta atzelari onenak neurtu zituzten indarrak. Hernaniko atzelaria nagusitu zen eta Urnietako aurrelariarekin batera, bi setetan irabazi zuten. Bigarren partidan bikote bakoitzak set bana irabazita, hirugarren setean urdinak nagusitu ziren.
2023/04/18 - 02:55
Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Aldabe-Azpiroz bikoteak garaile 'Erremontari'ko irekiera-jardunaldian
Oialume Zarrekoek bi setetan hartu dituzte mendean Urriza eta Martirena. Petritegikoek, berriz, Ansa eta Zaldua garaitu dituzte, 3 set jokatuta.
2023/04/18 - 02:18
Abiatu da "Erremontari" saioaren hirugarren denboraldia
Sei bikotez osaturiko ligaxka itxurako txapelketa izango da, eta ekainaren 12an amaituko da, finala jokatuta. Erremontearen historian lehen aldiz, partidak set formatuan jokatuko dira.
2023/04/13 - 17:59
''Erremontari'' eraberritua, astelehenetik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur Erremontari programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute Orona Fundazioan. Aurtengoak berritasun nabarmen bat izango du: Erremontari, adimen artifizialeko pertsonaia.
2023/04/13 - 17:34
''Erremontari''ren aurkezpen ikusgarria, adimen artifizialaren bidez sortutako pertsonaia baten eskutik
''Erremontari'' saioaren hirugarren denboraldiak hainbat berritasun dakartza, eta horietako bat programaren ikur bihurtuko den abatarra da, adimen artifialaren bidez sortutako pertsonaia. Astero izango du hitzordua ikusleekin, berak emango baititu txapelketako xehetasunen berri astelehenero.
2023/04/12 - 02:00
Erremontari txapelketaren edizio berria, gaurtik aurrera, EITB Median
Prest dago guztia "Erremontari" txapelketaren edizio berrirako. Lehia apirilaren 17tik aurrera izango da ikusgai, astelehenero, EITB Median.
2022/06/22 - 20:22
Urriza eta Zubiri Sagardoaren Txapelketan irabazitako txapelez ari dira gozatzen
Astelehenean izan zen finala, eta bikoteak Erremontari 2022ko saria erdietsi du. Orain, txapela aldean, bizitakoa gogoratu eta ospatzeko garaia da. EITB Mediarekin egin dute.
2022/06/21 - 21:58
''Erremontari'' 2022ko finaleko tanto onenak
Bideo honetan bildu ditugu "Erremontari" 2022ko Sagardoaren Txapelketako finaleko hiru tanto onenak.
2022/06/21 - 19:07
Giro ikusgarria Galarretan, ''Erremontari'' 2022ko finalean
Urrizak eta Zubirik irabazi dute "Erremontari " 2022ko Sagardoaren Txapelketa, finalean Ansa II.a-Juanenea bikotea mendean hartuta (30-28). Galarreta frontoian giro ikusgarria egon da.
2022/06/21 - 02:58
2022ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 20an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/06/21 - 02:04
Urriza-Zubiri bikotea "Erremontari" 2022ko txapeldun, finalean Ansa II.a-Juanenea bikotea mendean hartuta
Urrizak eta Zubirik txapelak jantzi dituzte Ansa II.ari eta Juaneneari finala irabazita 30-28ko emaitzarekin.
2022/06/21 - 01:59
Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea (30-28) ''Erremontari'' 2022ko finaleko laburpena
Urrizak eta Zubirik irabazi dute "Erremontari" 2022ko Sagardoaren Txapelketako finala, Ansa II.a-Juanenea bikotea mendean hartuta, 30-28ko emaitzarekin.
2022/06/20 - 12:09
Sagardoaren Txapelketaren final handia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Urriza eta Zubiri erremontistak Ansa II.a eta Juanenea bikotearen aurka lehiatuko dira, gaur gauean, Galarreta frontoian jokatuko den Sagardoaren Txapelketaren final handian. 22:15etik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2022/06/16 - 23:11
Urriza-Zubiri eta Ansa II.a-Juanenea bikoteek ''Erremontari'' 2022ko finalerako materiala aukeratu dute
Ekainaren 20an, astelehenean, jokatuko dute "Erremontari" 2022ko finala Urriza-Zubiri eta Ansa II.a-Juanenea bikoteek. Materiala aukeratu dute jada. Finala ETB1ek eta eitb.eus-ek eskainiko dute.
2022/06/15 - 01:42
''Erremontari'' 2022ko finalerdietako partidetako tanto onenak
Azken fasean sartu da Erremontari. Bideo honetan bildu ditugu finalerdietako bi partidetako hiru tanto onenak.