"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2025/04/29 - 17:04
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Ansa II.a eta Zubiri gainditu dituzte, 2025eko "Erremontari" saioaren hasieran
Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak lehen jokoa galdu dute (15-13), baina, bigarrenean (4-15), eta hirugarrenean (3-8), aurkariak baino hobeto ibili dira.
2025/04/29 - 16:51
Aldabek eta Barrenetxeak eraman dute garaipena, sufrituta, ''Erremontari'' saioko lehen jardunaldian
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Imanol Ansa eta Aritz Zubiri menderatu zituzten, hiru jokotan: 15-13, 4-15 eta 3-8.
2025/04/29 - 02:20
''Erremontari'' saioko Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Barrenetxea IV partidako azken tantoa
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak eskuratu dute garaipena, eta hiru puntu erdietsi dituzte, Imanol Ansa eta Aritz Zubiri hiru jokotan menderatuta (15-13, 4-15, 3-8).
2025/04/29 - 02:20
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea: ''Sufrituta irabazi beharreko partida zen''
Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak, Ansa II.a eta Zubiri hiru jokotan menderatuta, garaipena eta hiru puntu lortu dituzte "Erremontari" saioko bosgarren ekitaldiko lehen jardunaldian.
2025/04/29 - 02:20
Kemen Aldabek pilotakada jaso du bizkarrean, ''Erremontari'' saioko lehen partidan
Lekunberriko aurrelariak garrantzia kendu dio jazotakoari; Ansa II.aren eta Zubiriren hamargarren tantoan izan da, markagailuan Aldabe eta Barrenetxea IV.a 10-12 irabazten ari zirela; partida amaituta, Kemen Aldabek kolpe handia zeukan saihetsean.
2025/04/28 - 12:42
"Erremontari" saioko Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Barrenetxea IV partida, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Bost bikote lehiatuko dira elkarren kontra Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko helburuz, apirilaren 28tik ekainaren 16ra.
2025/04/27 - 19:34
Astelehenean hasiko da "Erremontari" saioko bosgarren ekitaldia
Bost bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko apirilaren 28tik ekainaren 16ra eta Javi Urrizaren azken lehiaketa izango da. Partidak astelehenetan jokatuko dira berriro, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.
2025/04/24 - 23:03
2025eko ''Erremontari'' saioa aurkeztu dute, Urrizaren azken txapelketa izango dena
Bost bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko apirilaren 28tik ekainaren 16ra eta Javi Urrizaren azken lehiaketa izango da. Partidak astelehenetan jokatuko dira berriro, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.
2025/04/10 - 13:51
''Erremontari'' zesta-ikuskizunaren bosgarren edizioa gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Buelta da "Erremontari"ren edizio berri bat. Iñaki Gaztelu, Manuel Arrizabalaga 'Matxin', Elena Azpeitia eta Ibon Gaztañazpi izango ditugu bidelagun, zesta-ikuskizun paregabean. Pilotariak prest daude, gogotsu, bosgarren edizioari ekiteko. Gaur, 22.25ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/06/25 - 22:44
Urriza eta Martirena, pozarren ''Erremontari'' irabazita: ''Garaipen berezia da''
Ezkurra II.a eta Azpiroz mendean hartuta, Javi Urrizak eta Ibai Martirenak 2024ko Sagardoaren Txapelketa erdietsi dute, "Erremontari" saioan. Biharamunean, EITB txapeldunekin izan da.
2024/06/25 - 20:32
Hauek dira ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Javi Urrizak eta Ibai Martirenak, bi jokotan, Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean. 2024ko Sagardoaren Txapelketako irabazleak zehaztu zituen norgehiagokan, bi aurrelariek egin zituzten hiru tantorik ikusgarrienak.
2024/06/25 - 17:48
Urrizak eta Martirenak 2024ko ''Erremontari'' irabazi dute, final parekatu eta on batean
Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz hartu zituzten mendean, Galarretan, bi jokotan (15-13, eta 15-13). Hala, Sagardoaren Txapelketa eskuratzea lortu dute.
2024/06/25 - 02:25
2024ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 24an jokatuko den finala. Partidak ostegunero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Finala, ostera, astelehenez jokatuko da.
2024/06/25 - 01:50
Urrizak eta Martirenak jantzi dituzte ''Erremontari'' saioko txapelak, final bikaina irabazita
Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz menderatu dituzte, finalean, bi jokotan. Urrizari eman diote, halaber, partidako pilotaririk onenarentzako saria.
2024/06/25 - 01:49
Javier Urriza eta Ibai Martirena, 2024ko "Erremontari" saioko txapeldunak
Sagardoaren Txapelketan, astelehenean jokatu duten finalean, bi jokotan hartu dituzte mendean Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz (15-13 eta 15-13). Finalak maila bikaina izan du, eta Urrizari eman diote pilotaririk onenarentzako saria.
2024/06/25 - 01:47
Hona hemen ''Erremontari'' saioko finalaren azken tantoa
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak lortu dute garaipena, Galarretan Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz mendean hartuta (15-13, 15-13).
2024/06/25 - 01:45
Javier Urriza eta Ibai Martirena: ''Bagenekien oso ondo jokatu behar genuela, oso erasotzaileak izan''
"Erremontari" saioko finalean Ezkurra II.a eta Azpiroz bi jokotan menderatuta, txapeldunek nabarmendu dute oso gogorra izan dela garaipena eskuratzea. Biek ala biek azpimarratu dute pozarren daudela, txapela jantzita.
2024/06/24 - 17:38
''Erremontari'' saioko finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Astelehen honetan Sagardoaren Txapelketako finala jokatuko da. Urriza-Martirena eta Ezkurra-Azpiroz bikoteek jokatuko dute "Erremontari" saioko azken partidua. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:15etik aurrera.
2024/06/24 - 11:41
Sagardoaren txapelketako final handia eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus atariak
Ezkurra-Azpiroz eta Urriza-Martirena bikoteak nor baino nor arituko dira gaur Hernanin, Sagardoaren txapelketako final handian. ETB1ek eta eitb.eus atariak 22:15etik aurrera eskainiko dute partida.
2024/06/22 - 16:04
'Erremontari' saioko finalerdietako tantorik onenak
Finaerdietako neurketak izugarriak izan dira. Hauek izan dira partidako jokaldirik ikusgarrienak, Javier Urriza, Josetxo Ezkurra eta Imanol Ansarena.