"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2022/06/14 - 02:53
Urriza-Zubiri eta Ansa II.a-Juanenea bikoteek jokatuko dute "Erremontari" 2022ko finala
Ansa II.ak eta Juaneneak garaipena lortu dute finalerdietan Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikotearen aurka, 25-30eko emaitzarekin. Urrizak eta Zubirik, aldiz, 30 eta 22 irabazi egin diote Segurola-Azpiroz bikoteari.
2022/06/14 - 02:30
Urrizak eta Zubirik finala jokatuko dute Segurola-Azpiroz bikotearen aurka garaipena eskuratuta
Urriza-Zubiri bikoteak pronostikoak bete ditu eta "Erremontari" 2022ko finala jokatuko du. Finalerdietan nagusi izan dira Segurolaren eta Azpirozen aurka, 30-22ko emaitzarekin.
2022/06/14 - 01:30
Ansa II.ak eta Juaneneak finalerako txartela lortu dute, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a mendean hartuta
Ansa II-Juanenea bikoteak ezustekoa eman du "Erremontari" 2022ko finalerdietan Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka garaipena lortuta, 25-30eko emaitzarekin. Ansa II.ak eta Juaneneak finala jokatuko dute.
2022/06/13 - 10:02
Erremontari Sagardo Txapelketaren finalerdiak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Urriza eta Zubiri Segurola eta Azpirozen aurka arituko dira lehen partidan; bestean, berriz, Goikoetxea-Barrenetxea eta Ansa-Juanenea bikoteak izango dira aurrez aurre.
2022/06/08 - 10:00
Segurola eta Etxabe II, Aizarnazabalgo frontoian hazitako pilotariak
Beñat Segurola Xabier Azpirozekin batera ari da parte-hartzen Sagardoaren Txapelketan eta, aurten, Joseba Etxabe dute botilero. Txapela lortzen badute, Aizarnazabalgo errekan bainatuko direla agindu dute.
2022/06/08 - 01:45
''Erremontari'' 2022ko 7. jardunaldiko partidetako tantorik onenak
Amaitu da 2022ko "Erremontari" txapelketako ligaxka. Ekainaren 6an 7. jardunaldiko bi partida jokatu ziren, eta bideo honetan bildu ditugu jokaldi onenak.
2022/06/07 - 13:32
Segurola-Azpiroz eta Ansa II-Juanenea bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute
"Erremontari"ko 7. jardunaldian, Urrizak eta Zubirik lidergoa ziurtatu zuten Ezkurra II.a eta Zaldua I.a torneotik kanporatuz (30-21). Gainera, Ansa II.ak eta Juaneneak hirugarren postua lortu zuten, bikote faboritoaren aurka lehiatzea saihestuz.
2022/06/07 - 02:30
Ansa II.ak eta Juaneneak hirugarren postua ''lapurtu'' diote Segurola-Azpiroz bikoteari
Ansa II.ak eta Juaneneak garaipena lortu dute Segurolaren eta Azpirozen aurka, 30-21eko emaitzarekin, Erremontari saioko 7. Ataleko partidan. Gauzak horrela, bi bikoteak egongo dira finalerdietan, baina Ansa II.ak eta Juaneneak 3. amaitu dute ligaxka; Segurola eta Azpiroz, aldiz, 4. izan dira.
2022/06/07 - 01:30
Urrizak eta Zubirik lidergoa bermatu dute, kanporatuta geratu den EzkurraII.a-Zaldua I.a bikoteari irabazita
Urriza-Zubiri bikoteak garaipena lortu du Ezkurra II.aren eta Zaldua I.aren aurka (30-21) jokatu duten Erremontari saioko 7. ataleko partidan, eta lider gisa pasa dira finalerdietara. Ezkurra II.a-Zaldua I.a bikotea kanporatuta geratu da.
2022/06/06 - 11:24
Sagardoaren Txapelketaren azken jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Lehen partidan, Urriza-Zubiri eta Ezakurra II-Zaldua I bikoteak arituko dira aurrez aurre; bigarrenean, berriz, Ansa-Juanenea eta Segurola-Azpiroz. Zazpigarren jardunaldia 22:15etik aurrera izango da ikusgai.
2022/06/01 - 10:00
Imanol Ansa, buruz buruko txapelarekin amesten duen erremontaria
Goizetan mekanizatu tailer batean aritzen da lanean. Arratsaldeetan, berriz, bizitzako bigarren zatiari ekiten dio, erremonteari. Poliki-poliki mailaz igotzen ari dela uste du eta egunen batean buruz buruko txapeldun izatea amesten du.
2022/06/01 - 00:27
''Erremontari'' 2022ko 6. ataleko partidetako tantorik onenak
2022ko "Erremontari" txapelketa aurrera doa. Maiatzaren 30ean 6. ataleko bi partida jokatu ziren, eta bideo honetan bildu ditugu jokaldi onenak.
2022/05/31 - 19:01
Ansa II.a-Juanenea edo Ezkurra II.a-Zaldua I.a bikoteentzat izango da finalerdietarako azken txartela
"Erremontari" 2022ko ligaxka bukatzeko jardunaldi bakarra falta da. Urriza-Zubiri, Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a eta Segurola-Azpiroz bikoteek bermatuta dute finalerdiak jokatzea. Laugarren eta azken txartela Ansa II.a-Juanenea edo Ezkurra II.a-Zaldua I.a bikoteentzat izango da.
2022/05/31 - 13:08
Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV bikoteak finalerdietan izango dira
"Erremontari"ko 6. jardunaldian, Urrizak eta Zubirik Ansa II.ari eta Juaneneari irabazi zieten 30-16ko emaitzarekin, eta Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak garaipena lortu zuten Ezkurra II.aren eta Zaldua I.aren aurka. Beraz, bi bikoteak finalerdietan izango dira.
2022/05/31 - 02:25
Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a finalerdietan egongo dira, Ezkurra II.ari eta Zaldua I.ari irabazi ostean
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak "Erremontari" 2022ko finalerdietarako txartela bermatu du matematikoki. Garaipena eskuratu dute 6. ataleko partidan Ezkurra II.aren eta Zaldua I.aren aurka, 30-14ko emaitzarekin.
2022/05/31 - 01:25
Urrizak eta Zubirik finalerdietarako txartela lortu dute, Ansa II.a-Juanenea bikotea mendean hartuta (30-16)
Erremontari saioko 6. ataleko partidan Urriza-Zubiri bikoteak garaipena lortu du Ana II.arien eta Juanenearen aurka, 30-16ko emaitzarekin. Urrizak eta Zubirik bermatuta dute finalerdiak jokatzea, eta lidergoari eusten diote txapelketako sailkapenean.
2022/05/30 - 10:00
Sagardoaren Txapelketako 6. jardunaldia, zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Sagardoaren Txapelketak bi partida hartuko ditu. Lehenbizikoan, Urriza eta Zubiri Ansa eta Juanenearen aurka lehiatuko dira. Bigarrenean berriz, Goikoetxea-Barrenetxea eta Ezkurra II-Zaldua I arituko dira nor baino nor. Gaur ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2022/05/29 - 01:25
Segurola eta Azpirozek irabazi egin diete Aldabe eta Larrañagari, eta finalerdietara hurbildu dira (30-21)
Segurolak eta Azpirozek 30 eta 21 irabazi dute Aldaberen eta Larrañagaren aurka. Garaileek Urriza eta Zubiri hartu dituzte taularen goialdean partida bat gehiagorekin eta, 12 punturekin, finalerdietan dira ia. Galtzaileek, berriz, txapelketako bosgarren porrota pilatu dute.
2022/05/24 - 23:59
''Erremontari'' 2022ko 5. ataleko partidetako tantorik onenak
2022ko "Erremontari" txapelketa aurrera doa. Maiatzaren 23an 5. ataleko bi partida jokatu ziren, eta bideo honetan bildu ditugu jokaldi onenak.
2022/05/24 - 13:23
Urrizak eta Zubirik lidergoa eskuratu dute eta Ansa II.ak eta Juaneneak bigarren garaipena
"Erremontari"ko 5. jardunaldian, Urriza eta Zubiri bi tantogatik nagusitu ziren Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka (30-28). Ansa II.ak eta Juaneneak, aldiz, hamar tantogatik irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari (30-20).