Javier Urriza eta Ibai Martirena, 2024ko "Erremontari" saioko txapeldunak
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak irabazi dute "Erremontari" saioaren 2024ko ekitaldia, astelehenean, Sagardoaren Txapelketako finalean Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz mendean hartuta, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Txapeldunak bi jokotan nagusitu dira, 15-13 eta 15-13, eta finalak maila bikaina izan du. Urrizari eman diote partidako pilotaririk onenarentzako saria.
Hala, aurreneko jokoan, Aburuzako Urriza eta Martirena azpitik joan dira 13-12koan, Alorreneako Ezkurra II.a eta Azpiroz lehenengo aldiz goitik jarri direnean, baina hiru tanto jarraian egin dituzte, eta set hori eskuratu dute. Finala ikusgarri hasi da, bizi-bizi. Urdinei apur bat gehiago kosta izan zaie partidan sartzea, baina berehala berdindu dute gorriek erdietsitako aldea. Jokoaren bigarren zatian, hainbat berdinketa izan dira, eta agerian gelditu da Galarretan oso parean zebiltzala bi bikoteak. Azkenean, Urriza-Martirena 15-13 nagusitu dira.
Bigarren jokoan, bazirudien aurrelari iruindarrak eta atzelari lekunberriarrak, atseden luzean 8-4 irabazten ari zirela, garaipena gertu-gertu zutela; baina Josetxo Ezkurrak eta Xabi Azpirozek markagailua irauli dute, 11-9 jarri dira aurretik, eta Hernaniko pilotalekuan zeuden zaleek argi ikusten zuten hirugarren jokoaz gozatzeko aukera. Ez da hori jazo, baina; izan ere, Urrizak eta Martirenak, 13na ibilita, Ezkurra II.ak eta Azpirozek baino gehiago asmatu dute, eta, horrela, txapelak janztea lortu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Irribarrea kendu ezinik jarraitzen dute Aldabe eta Barrenetxea ''Erremontari''ko txapeldunek
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko txapelak jantzi zituzten, Urrizari eta Larrañagari irabazita. Oraindik ere irribarrea nabari zaie aurpegian.
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak, Aldabek eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako finaleko tantorik onenak.
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko "Erremontari" saioko txapeldunak
Final handian, astelehenean, Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.
Urrizak ezin izan zuen bere azken finala irabazi
Javier Urrizak ezin izan zuen bere azken finala eskuratu, "Erremontari" saioko azken hitzorduan Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxearen aurka galdu baitzuen, Larrañaga bikote zuela. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.
Javi Urriza: ''Polita da azken partida hau bezalako final bat izatea, denok nahi baitugu hemen egon''
"Erremontari" saioko finalean txapela lortu ezin izan badu ere, aurrelari iruindar mitikoa harro dago, parte hartu duen azen txapelketan garaipena lortzeko lehian izan baita; Urrizak hilaren 28an hartuko du erretiroa.
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak ''Erremontari'' saioko txapelak jantzi dituzte
Galarretan jokatutako finala amaituta, Aldabe eta Barrenetxea IV.a podiumera igo dira, eta txapelak jaso dituzte. Urriza eta Larrañaga txapeldunordeak izan dira.
Endika Barrenetxea, 2025eko ''Erremontari'' saioko pilotaririk onena
Txapela janzteaz gain, atzelari hernaniarrak lortu du, "Erremontari" saioan, Pilotari Onenarentzako saria. EITBko Joseba Urkiolak eta Amane Ibañezek eman diote golardoa.
Aldabe eta Barrenetxea IV.a: ''Urrizari afari askotan aterako diogu azken finala irabazi diogula''
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea oso pozik azaldu dira, "Erremontari" saioko final handian gailendu baitira. Biek nabarmendu dute "ohorea" izan dela Javi Urriza handiaren azken finalean parte hartu izatea, bai eta, nola ez, txapela eskuratzea ere.
Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV.a 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko azken tantoa
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea bi jokotan gailendu dira, 9-15 eta 7-15, eta, horrenbestez, titulua eskuratu dute.
2025eko "Erremontari" saioko txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak zortzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako bost, play-offeko bat, finalerdietako bat, eta ekainaren 16an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.