Espinal eta Yaniz, frontballeko munduko txapeldunak
Iker Espinal eta Santiago Yaniz dira 2022ko frontballeko munduko txapeldunak. Asteazken honetan (urriak 26) Nafarroako pilotariek urrezko domina bereganatu dute Biarritzeko Munduko Txapelketan gizonezkoen mailan; Iparraldeko Yoan Heguiabeherek eta Mickael Massondek zintzilikatu dituzte zilarrezko dominak. Bestalde, emakumezkoen mailan Miriam Arrillaga eta Leire Garai Euskal Autonomia Erkidegoko pilotariak txapeldunordeak izan dira, eta Mexikoko Itzel Paola Reyesek eta Julia Reyesek irabazi dituzte urrezko dominak.
Munduko Txapelketan frontballean banaka jokatzen den arren, txapelketako neurketak bi pilotariren artean banatzen dira; batak partida batzuk jokatzen dituelarik, eta, besteak beste batzuk. Ondorioz, dominak parte hartu duten bi pilotariei ematen zaizkie.
Gizonezkoen mailako finala Espinalek jokatu du Heguiabehereren aurka eta Nafarroakoa nagusitu zaio Iparraldekoari bi setetan (3-10 eta 5-10). Emakumezkoen mailako finalean Itzel Paola Reyes mexikarra nagusi izan da Miriam Arrillaga euskaldunaren aurka (10-1 eta 10-9). Hirugarren izan dira eta brontzezko domina zintzilikatu duten Marie Goyenetche eta Maritxu Housset-Chaplet Iparraldeko pilotariak.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Larrazabalek Artola garaitu du partida oso gogorrean (17-22)
Iker Larrazabalek 2026ko Buruz Buruko lehen puntua lortu du Iñaki Artola 17-22 garaituta. Larrazabal aurretik joan da une oro markagailuan, baina sendotasunez aritu behar izan du garaipena lortzeko.
Handia egin du Jakak, azken unean Ezkurdiari partida iraulita (21-22)
Larunbat honetan, Lizarran jokatutako Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, azken unean markagailua iraulita garaitu du Erik Jakak Joseba Ezkurdia, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Zabalak erraz garaitu du Bakaikoa (5-22), eta final-laurdenetara igaro da
Javier Zabalak erraz (5-22) menderatu du Joanes Bakaikoa Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Logroñon, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Dario Buruz Buruzko Txapelketako final-laurdenetan izango da, Elordi kanporatuta (22-6)
Dario Gomezek nagusitasunez (22-6) garaitu du Aitor Elordi Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Bastidan, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Euskal selekzioa: “Zortzi urre daude jokoan, eta gure helburua zortziak irabaztea da"
XIMunduko Pilota Txapelketaren XI. edizioa hartuko du Argentinak apirilaren 6tik 12ra. Gaur aurkeztu dute, Abadiñon, bertara joango den espedizioa.
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Hiru modalitate, Gipuzkoako Irekiko finaletan
Apirilaren 12an Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira finalak, eta ETB1ek eta EITBko plataformek zuzenean emango dituzte.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
Buruz Burukoa abian da, Altuna, faborito nagusia, Laso, Artola eta Larrazabal zerrendaburu direla
Laurak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetako ligaxkara, eta bertan lau txapeldun multzo berean elkartu daitezke: Laso, Altuna, Elordi eta Jaka, azken biek final-zortzirenetako kanporaketa gainditzen baldin badute. Serie B txapelketan, zozketak Zubizarreta anaia ataudarren arteko neurketa utzi du.