Kirol gehiago
2024/10/12 - 22:54
Maialen Chourrauten kirol ibilbidea errepasatu dute ''Hiru Erregeen Mahaia'' saio berezian
Azpeitian egindako saioan, gonbidatu bereziak izan dira, Maialen Chourraut tartean. Olinpiar joko batzuetan bosgarrenez aritu den piraguistak bere kirol ibilbidearen errepasoa egin du, modu goxo eta lasaian, Xabi Etxaniz bere entrenatzaile eta bikotekidearekin batera.
2024/10/12 - 00:30
Pou anaiek ''Truenu'' bidea zabaldu dute Europako mendietan
Pou anaiek 9a+ mailako 600 metroko bidea ireki dute Europako mendietan, Peña Santan (2.596 metro).
2024/10/11 - 22:34
Andrew Irvinen arrastoak topatu dituzte Everesten, desagertu eta 100 urtera
Andrew Irvine eta George Mallory Everesteko gailurraren inguruan desagertu ziren, duela 100 urte, eta inoiz ez da argitu goraino iritsi ziren ala ez. Aurkikuntza honek, baina, misterioa argitzen lagun dezake.
2024/10/11 - 00:12
Del Busto: ''Nadal eredu bat da''
Igor del Busto Euskadiko Tenis Federazioko presidenteak Rafa Nadalek erretiroa hartzeko hartu duen erabakiaz hitz egin du. Tenislariak lortutako palmaresa nabarmendu du, baita pista barruan eta kanpoan izan den eredua ere.
2024/10/10 - 14:56
Rafa Nadalek tenis profesionala utziko duela iragarri du
Manacorreko tenis-jokalariak bideo batean azaldu duenez, Davis Koparen finalean jokatuko du azken aldiz, azaroan, Malagan.
2024/10/07 - 11:08
Hattonek hirugarren aldiz irabazi du Alfred Dunhill torneoa; Rahmek zazpigarren amaitu du
Golfista ingelesak 264 kolpe eginda amaitu du Eskozian jokatutako txapelketa. Jon Rahm euskal golflariak zazpigarren postuan bukatu du, Tom Vaillantekin eta Li Haotongekin berdinduta.
2024/10/06 - 14:41
David Alonso, munduko txapeldun Moto3n
Alonsok Japoniako Sari Nagusia irabazi du. Xabi Zurutuza gipuzkoarra, berriz, hemezortzigarren postuan helmugaratu da.
2024/09/30 - 16:42
Ansa II.a: ''Mentalki oso indartsu egoteak lagundu dit txapela irabazten''
Bigarren banakako erremonte txapela irabazi berri du Imanol Ansa urnietarrak. Elkarrizketan, nola sentitzen den kontatu du, etorkizunean zer-nolako helburuak dituen aipatzeaz gain.
2024/09/29 - 22:28
Rahm bigarren geratu da Espainiako Irekian, Angel Hidalgorekin berdinketa hausteko play-offa galduta
Angel Hidalgoren eta "Barrikako lehoia"ren arteko play-offean erabaki da txapelketa. Lehen saiakera ez da nahikoa izan, eta, berdinketa hausteko bigarren zuloan, Rahmek irteeran huts egin eta gero, Hidalgok Espainiako Irekia eskuratu du.
2024/09/29 - 22:28
Jon Rahm: ''Ez dut eman irabazteko behar nuen maila''
Barrikako jokalariak bigarren egin du azkenean, Angel Hidalgorekin berdinketa hausteko play-offa galduta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/09/28 - 22:54
Jon Rahm bigarren, jardunaldi baten faltan: ''Biharko eguna iristeko irrikan nago, polita izango da''
Jon Rahm bigarren da Espainiako Irekian, txapelketa amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan. Barrikakoak bi kolpera du Angel Hidalgo liderra.
2024/09/28 - 21:39
Jon Rahm bigarren Espainiako Irekian, azken jardunaldiaren faltan
"Barrikako lehoiak" urrats garrantzitsua eman du larunbat honetan bere helburua lortzeko, Angel Hidalgo liderrarengandik bi kolpera kokatu baita.
2024/09/28 - 00:00
Rahm: ''Ez dut nahi horrelakorik gertatzea, baina uler dezaket Nico Williams Athleticetik joatea''
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Jon Rahmek adierazi du Nico Williams maila handiko jokalaria dela eta, ondorioz, kirolariaren ikuspuntutik, ulertuko lukeela egunen batean beste talde batera joateko erabakia hartzea, titulu gehiago irabazteko asmoz.
2024/09/27 - 21:29
Jon Rahm liderrarekiko bost kolpera, Espainiako Irekia irabazteko lehian jarraitzen du
Txapelketako bigarren jardunaldian, ostiralean, parraz azpitik bi kolpe egin ditu, eta -5 daramatza guztira; Angel Hidalgok aurreneko postuari eutsi dio, -10eko emaitzarekin. Adrian Otaegui zelaiaren parrean dago, eta Borja Virto +6ra.
2024/09/27 - 19:24
Imanol Rojo, gurpildun eskiko munduko txapeldun
Imanol Rojo gurpildun eskiko munduko txapeldun da estilo klasikoan, 15 kilometroko proban. Eskiatzaile tolosarra prest da datorren urte hasieran Norvegian jokatuko den iraupen luzeko munduko txapelketarako.
2024/09/26 - 22:26
Jon Rahmek -3 izan du eta Adrian Otaeguik eta Borja Virtok +2, 2024ko Espainiako Irekiaren lehen jardunaldian
Barrikarra, lehen itzulia jokatuta, liderrarekiko hiru kolpera dabil; Angel Hidalgo espainiarra da aurreneko postuan, eta Rahm bosgarrenean. Hidalgok parraren azpitik sei kolpe eginda amaitu du.
2024/09/26 - 17:10
Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban
Larunbat goizean, 8:45etik aurrera, Gorbeia Suzien mendi lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Ostegun honetan egin dute aurkezpena, eta maila handiko korrikalariek parte hartzea espero da.
2024/09/25 - 22:45
Rahm: ''Urte oso ona izan da, beti top-10etan; pena, handietan ez naizela hobeto ibili''
Ostegunean ekingo dio euskal golf jokalariak 2024ko Espainiako Irekiari; aurreko egunean, 2024ko denboraldia izan du aztergai. LIV Golf zirkuitua irabazi du, eta, horrez gain, bi torneotan gailendu da.
2024/09/25 - 21:34
Iñigo Uriarte, iktusak geldiarazi ez duen korrikalaria
Duela bi urte, Iñigo Uriarte korrikalariak iktus bat izan zuen, eta gaixotasuna gainditu zuen. Lasterkaria izateak sendatze prozesuan lagundu diola aitortu du, eta igande honetan Gorbeia Suzien lasterketan parte hartuko du.
2024/09/23 - 11:27
Cameron Smithen Ripper nagusi, taldekako Liv Golfen; Rahmen Legion XIII laugarren geratu da
Lucas Herbert, Matt Jones eta Marc Leishman golflariek osatutako multzoak par azpitik 11 kolperekin amaitu zuten igandean. Rahmek ezin izan zuen finala jokatu, gripeak jota baitzegoen.