Kirol gehiago
2024/11/06 - 15:30
'Aiako Txikia'ren familiak Behobia-Donostian hartuko du parte, haren garaipenaren 100. urteurrena ospatzeko
100 urte bete dira aurten Aiako Txikia korrikalariak Behobia-Donostia irabazi zuela. Hori ospatzeko, haren familiako 12 kidek hartuko dute parte lasterketan.
2024/11/06 - 00:04
Jaime Framis, lehen euskal estropadalaria Youth America's Cupen: ''Ametsa da''
Donostiarrak, 22 urtekoa bera, Bartzelonan jokatu duten Youth America's Cupeko hirugarren ekitaldian parte hartu du. Asteartean, Framisi omenaldia egin diote.
2024/11/05 - 16:05
Inoizko Behobia-Donostia gazteena izango da aurten
Behobia-Donostia lasterketak 27.700 parte-hartzaile izango ditu aurten, eta inoizko edizio gazteena izango dela nabarmendu du antolakuntzak, astearte honetan egindako aurkezpen teknikoan.
2024/11/05 - 09:59
Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian
Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.
2024/11/03 - 21:57
Basque Crossfit Txapelketako finalak jokatu dira Bilbao Arenan
Guztira zazpi final izan dira. Emakumeen elite mailan Elena Carratala gailendu da, nagusitasun handirekin, gainera. Gizonezkoen elite lehiaketan, berriz, garaipena Dani Martinezentzat izan da.
2024/11/02 - 21:56
Luxuzko parte-hartzea izan da Euskalgym galan
Munduko gimnastarik onenetarikoak izan dira Euskalgym galaren 18. ekitaldian, besteak beste, azken Olinpiar Jokoetan domina lortutako hiru: Boryana Kaleyn, bulgariarra, Daria Varfolomev alemaniarra, eta Sofia Rafaeli italiarra, min hartuta ariketarik egin ez duena.
2024/10/31 - 22:17
Dean Fidelman, eskalada pasioa duen argazkilaria
Dean Fidelman argazkilari ospetsua eta baita eskalatzailea Euskal Herrian izan da. Bere bi pasioak ezagutu ditugu, argazkigintza eta eskalada.
2024/10/31 - 11:51
Euskalgymek Parisko Olinpiar Jokoetako podiumeko Varfolomeev, Kaleyn eta Raffaeli bilduko ditu larunbatean
Horiez gain, Ekaterina Vedeneeva, Margarita Kolossov, Stiliana Nikolova, Polina Berezina eta Alba Bautista ere Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centerren egongo dira, besteak beste.
2024/10/22 - 22:30
Barandika eta Lopez, pozik, Jai Alai League irabazita eta dagoeneko Gernikara begira
Xabi Barandika eta Imanol Lopez izan dira Jai Alai Ligako txapeldunak, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Biekin egon gara eta partidaren inguruan hitz egin dute.
2024/10/22 - 16:33
Nerea Arrutik txapelak pilatzen eta markak hausten jarraitzen du
Nerea Arrutik hiru urte daramatza aizkoran, eta hirugarren aldiz irabazi berri du Euskal Herriko Txapelketa. Finalean nola sentitu zen kontatu du urnietarrak elkarrizketa honetan.
2024/10/20 - 20:09
Rahmek seigarren amaitu du Andaluziako Mastersa, eta Guerrier nagusitu da
Frantziarra Jorge Campillo espainiarrari gailendu zaio berdinketa hausteko bederatzi zuloko erronda zirraragarria irabazita.
2024/10/20 - 16:01
Niyomukunzi eta Kwizera, Zornotzako Nazioarteko 70. Kroseko txapeldunak
Francine Niyomukunzik eta Rodrigue Kwizerak irabazi dute Zornotzako Nazioarteko 70. Krosa, eta bigarrenez jantzi dute biek txapela bertan: Niyomukunzik 2021ean irabazi zuen proba aurrenekoz; Kwizerak, aldiz, 2022an.
2024/10/18 - 21:37
Martin Zabaleta eta Pasang Temba besarkada batez elkartu dira, ikurrina Everestera igo eta 44 urtera
44 urte geroago, Martin Zabaletak eta Pasang Temba xerpak balentria berriz gogoratzeko aukera izan dute Euskal Mendizale Federazioaren galan. 1980an ikurrina Everesteko tontorrera eraman zuen Hernaniko alpinistak.
2024/10/17 - 20:19
Jon Rahm, parraren azpitik bi eginda, ''oso pozik'' dago, Andaluziako Masterseko lehen jardunaldia amaituta
Barrikarrak zortzi kolpera du Julien Guerrier frantziarra; azken hori, -10 lortuta, aurreneko postuan dabil. Rahmek nabarmendu du gero eta hobeto aritu dela txapelketako lehenengo egunean zehar.
2024/10/17 - 17:04
Nima Rinji, 14 zortzimilakoak igo dituen pertsonarik gazteena
Nima Rinji nepaldarrak marka guztiak hautsi ditu, 14 zortzimilakoak igotzea lortu duen munduko pertsonarik gazteena baita. Egindako lorpenak erronka berrietarako bidea ireki diola azaldu du bideo honetan.
2024/10/16 - 23:11
Harri-jasotzaileen eta aizkolarien Euskal Herriko txapelketetako emakumezkoen finalak aurkeztu dituzte
Larunbatean izango da, Mungian, harri-jasotzaileena, eta igandean, Elgoibarren, aizkolariena.
2024/10/15 - 20:46
Olinpiar Jokoetan eta Joko Paralinpikoetan izandako hainbat euskal kirolari hartu ditu Imanol Pradalesek
Harrera Gasteizen egin dute, astearte arratsaldean. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkie kirolariei, Parisko Olinpiar Jokoetan eta Joko Paralinpikoetan egindako lanagatik.
2024/10/14 - 17:05
Pasang Temba, 1980an Zabaletarekin Everestera igo zen xerpa, Euskal Herrian da
Pasang Temba xerpa Euskal Herrian da, hirugarrenez, eta bi hilabete egongo da hemen. Alex Txikonek antolatutako zenbait hitzalditan hartuko du parte, besteak beste.
2024/10/14 - 16:34
Bidasoa Irunek Europako lehen garaipena eskuratu nahi du, Suediako Ystadsen aurkako partidan
Fase honetako bigarren norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, 18:45etik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en.
2024/10/13 - 19:32
Jannik Sinner italiarrak Shanghai konkistatu du, Novak Djokovic mendean hartuta
ATP rankingeko lehenak 7-6 (4) eta 6-3 irabazi dio serbiarrari Shanghaiko 1.000 Masterseko finalean.