Aizkolaritza
2025/07/17 - 01:55
Etxebeste, Azpiazu, Txikia IV.a eta Fernandez de Barrena, ''Kirol Herri'' saioko txapeldunak!
Zumaian jokatutako final handian, Gesalaga, Telleria, Larrañaga eta Arruti menderatu dituzte. Proba konbinatua izan da erabakigarria; B taldeak eskuratu du hori, talde gorriak, segundo erdiko aldeaz.
2025/07/17 - 01:55
Estefania Etxebeste eta Txikia IV.a pozik azaldu dira, ''Kirol Herri'' saioko lehen ekitaldia irabazita
Iturengo harri-jasotzaileak eta aizkolari azkoitiarrak, Paulo Azpiazurekin eta Oihana Fernandez de Barrenarekin batera, garaipen bikaina eskuratu dute, Zumaian, asteazkenean, txapelketako final handian.
2025/07/15 - 22:42
Maddi Gesalaga, ''Kirol Herri'' saioaz: ''Txapelketa honek ate asko irekiko ditu''
Asteazkenean, hilaren 16an, "Kirol Herri" saioaren final handia jokatuko dute, eta eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, 22:20tik aurrera. Horren harira, asteartean, Ane Muruamendiarazek Maddi Gesalaga harri-jasotzailea elkarrizketatu du, "Kirolak" saioan.
2025/06/22 - 16:28
Txikia IV.a, Etxebeste eta Azpiazu sailkatu dira finalerako
Iker Vicente, Zumeta eta Garmendia menderatu dituzte larunbatean jokatu den bigarren finalerdian. Uztailaren 16ko finalean, Beñat Telleria, Maddi Gesalaga eta Mikel Garmendia izango dituzte aurkari.
2025/06/15 - 22:55
Hasiera ikusgarria izan du harri-jasotzea eta aizkolaritza uztartzen dituen lehiaketak
Lehen finalerdian, Maddi Gesalagak, Beñat Telleriak eta Mikel Larrañagak osatutako taldeak Lierni Osa, Mikel Lopetegi eta Hodei Ezpeleta hartu dituzte mendean. Larunbatean Aian jokatuko den lehiatik aterako da uztailaren 16ko finalerako bigarren hirukote finalista.
2025/06/12 - 23:05
Kirol Herri: herri kirolen liga berria, EITBren eskutik
Herri kirolek garai berri bati emango diote hasiera. Harri-jasotzea eta aizkolaritza uztartuko dira, liga formatuan eta talde mistoekin. Lehen hiru jardunaldiak uda honetan jokatuko dira.
2025/06/12 - 16:40
Euskal Duatloia irabazita, etorkizuneko helburuei begira dago Julen Alberdi 'Txikia' IV.a
Euskal Duatloian nagusi izan zen joan den asteburuan Julen Alberdi aizkolaria. Emaitzarekin pozik, hemendik aurrera zer-nolako helburuak dituen azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/05/22 - 21:45
Izeta VI.ak lesioa du oinean, eta ezingo du Ereñotzun aritu, igandean
Aiako aizkolariak ebaki handia du, eta, ostiralean, Donostian, ebakuntza egingo diote; izan ere, eskafoidea haustuta du, eta tendoi bat minduta. Igandean, Bigarren Mailako bigarren kanporaketa zen jokatzekoa, finalerako txartel baten bila, baina, azkenean, baja izango da.
2025/05/07 - 23:35
Luis Mari Bengoa herri kirolen sustatzaileari omenaldia egingo diote larunbatean, Asteasun
eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera. Bi orduko ikuskizuna izango da, eta 50 bat lagunek hartuko dute parte bertan.
2025/04/22 - 12:32
Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan
Nafarroako aizkolaria bigarren izan da mozketa bertikaleko abiadura proban, eta zilarrezko domina bereganatu du. Horrez gain, brontzezko domina zintzilikatu du mozketa horizontaleko abiadura proban.
2025/03/16 - 15:40
Vicentek eta Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa
Iker Vicentek eta Eneko Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den final handian, lehengusu nafarrek beste bi bikoteek baino denbora hobea egin dute, eta 25. edizioko txapela etxera eraman dute.
2025/03/13 - 00:04
Urrezko Aizkolariak Txapelketako binakako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Azpeitian jokatuko dute, Izarraitz pilotalekuan, eta EITBn izango da ikusgai, zuzenean, 11:45etik. Jaialdian, Urrezko Harri-jasotzaile Txapelketa ere izango da jokoan; asteazkenean aurkeztu dute dena.
2025/03/08 - 23:55
Joxean Etxeberriak irabazi du Doneztebeko desafioa
Etxeberriak irabazi du Basozabalen kontra Donezteben jokatu duen aizkora apustua. Nafarrak gipuzkoarrak baino 5 minutu eta 6 segundo gutxiago behar izan ditu 12 kana-erdiko eta 60 ontzako 6 egurrak mozteko.
2025/03/07 - 16:32
Joxean Etxeberria: ''Arlo psikologikoak baldintzatuko du erronka''
Larunbatean, martxoak 8, Doneztebeko pilotalekuan, Jokin Urretabizkaia Basozabalek eta Joxean Etxeberriak aizkolapustua jokatuko dute. Etxeberriak nola sentitzen den kontatu digu elkarrizketa honetan.
2025/03/06 - 15:30
Jokin Urretabizkaia ''Basozabal'' gogotsu dago Etxeberriaren aurkako apustuaren atarian
Larunbat honetan egina dute hitzordua Joxean Etxeberriak eta Julen Urretabizkaia "Basozabal" azikolariek, aizkora apusturako, Donezteben. Basozabalek nola sentitzen den kontatu digu elkarrizketa honetan.
2025/01/01 - 18:27
Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi eta Txikia IV.a, garaile X. Urrezko Aizkolari Kopan
Finalak Asteasun jokatu zituzten, asteartean. Aizkolari Gazteen Binakakoan, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain nagusitu ziren; harri-jasotzean, binaka, Xabier Aranburu "Guzta" eta Paulo Azpiazu eta Lierni Osa eta Maddi Gesalaga irten ziren garaile.
2024/12/29 - 19:05
Arria V.a aurkari bila dabil apustua egiteko
Erronka martxoaren amaieran gauzatuko litzateke, Azpeitian edo Tolosan, eta Latasak eta Chiquito de Arruizek 1962an egindako apustuaren antzekoa izango litzateke.
2024/12/21 - 16:11
Sorondo, hirugarrenez garaile Donostian
San Tomas egunez, Urrezko Kopa jokatu dute. Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Malen Barrenetxea, Lucia Orbe eta Nerea Sorondo lehiatu dira bertan. 45 ontzako bost enborrak mozten azkarrena Nerea Sorondo izan da, 14 minutu eta 49 segundoko denbora eginda.
2024/12/06 - 23:26
Txikia IV.a, Gisasola-Ansorregi eta Pikabea-Senosiain izango dira Urrezko Aizkolarien finalean
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketak jokatu dira Mallabian. Maila nagusian, Txikia IV.ak (Julen Alberdi) lortu du finalerako txartela; emakumezkoen binakakoan, Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi nagusitu dira; eta gazteen mailan, berriz, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain.
2024/11/17 - 16:38
Kanako enborra 43 minutuan bota du Nerea Arrutik
Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.