Real Sociedad
2025/02/25 - 15:32
Imanol, Real Madrilen aurkako partidaz: ''Lehiakor azaltzea da gure helburua''
Realak Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko du Real Madrilen aurka, Reale Arenan. Imanol Alguacil neurketa nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
2025/02/25 - 15:19
Ancelotti: ''Realaren aurka jokatzea beti da zaila''
Carlo Ancelotti Real Madrilen entrenatzaileak otsailaren 26ko, asteazkeneko, Realaren aurkako Errege Kopako finalerdietako joaneko partidaz hitz egin du. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/02/25 - 14:34
Zakharianek lesioa du eskuin muskulu zuzen femoralean
Arsen Zakharian Realeko jokalariak min hartu zuen Leganesen aurkako EA Sports Ligako partidan, otsailaren 23an. Klubak ez du zehaztu errusiarra jokatu ezinda egongo den epea; hala ere, argi dago ez dela prest egongo Real Madrilen aurkako Kopako finalerdietako joaneko neurketarako.
2025/02/25 - 10:42
Reala-Real Madril, finalerdietako joaneko partida, bihar, ETB1 eta eitb.eus-en
Reala, Koparen bila! Jarraitu, zuzenean, Realaren eta Real Madrilen arteko Kopako finalerdietako joaneko partida, ETB1en eta eitb.eus-en, bihar, 21:30etik aurrera.
2025/02/24 - 22:03
Reala, Koparen bila! Reala-Real Madril finalerdiko joaneko partida, gaur, EITBn
Neurketa 21:30ean hasiko da, eta 21:05etik izango gara Reale Arenan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, finalaurrekoaren gaineko denaren berri emateko, eta norgehiagoka zuzenean emateko. Reala, Koparen bila!
2025/02/24 - 19:07
Kubo: ''Polita da Real Madrili irabazten saiatzea, ez daukagu ezer galtzeko''
Take Kubo Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Real Madrilen kontra jokatuko duen Errege Kopako finalerdietako kanporaketari buruz. Joaneko partida Anoetan jokatuko da, asteazkenean, otsailaren 26an. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/02/24 - 00:43
Olasagasti: ''Lan egiten dugu partida hauek aurrera ateratzeko''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Leganesen aurka lortutako garaipenaz (3-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 25. jardunaldian.
2025/02/24 - 00:04
Reala nagusitasunez gailendu zaio Leganesi (3-0)
Zakharyan, Take eta Olasagasti izan dira golegileak, eta txuri-urdinek argi eta garbi erakutsi dute euren nagusitasuna.
2025/02/22 - 18:06
Imanol: ''Etxean bolada onean gaude, eta helburua horrela jarraitzea da''
Realak Leganes hartuko du igandean, Reale Arenan, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan.
2025/02/21 - 18:30
Luka Sucicek bihurritua du eskuin belauneko lotailuan
Sucicek belauna bihurritu zuen Realaren eta Midjtylland Danimarkako taldearen arteko Europa Ligako partidaren bigarren zatiaren hasieran, eta zelaitik atera behar izan zuen.
2025/02/21 - 17:08
Xabi Prieto, Manchester Uniteden aurkako kanporaketaz: ''Amesteko unea da, taldeak ondo egingo du''
Realeko ordezkari instituzionalak talde txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketa izan du hizpide; Realak 2020-21 eta 2022-23 denboraldietan ere izan du aurkari Ingalaterrako taldea, bai eta 2013-14ko Txapeldunen Ligan ere.
2025/02/21 - 16:09
Reala-Real Madril Errege Kopako kanporaketa, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en
Txuri-urdinen eta merengeen arteko finalerdietako joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, ordu berean. Bi norgehiagokak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/02/21 - 15:05
Reala-Real Madril Kopako kanporaketako partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek
Txuri-urdinen eta merengeen arteko finalerdietako joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean. Bi norgehiagokak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/02/21 - 01:08
Imanol: ''Taldeak izugarrizko minutu onak izan ditu''
Realeko entrenatzailea Europa Ligako itzuliko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz (5-2) aritu da, final-zortzirenetarako txartela lortu eta gero.
2025/02/21 - 00:01
Realak berriro irabazi dio Midtjyllandi, final-zortzirenetara igarotzeko gol zaparrada batekin (5-2)
Brais, Sucic (2), Oyarzabal eta Oskarsson izan dira golegileak, eta Tottenham edo Manchester United artean erabakiko da hurrengo aurkaria, ostiraleko zozketan.
2025/02/20 - 11:48
Reala, Europa Ligako final-zortzirenetarako txartelaren bila
Talde txuri-urdinak Midtjylland hartuko du Anoetan, Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko neurketan, eta joanekoan lortutako 1-2ko aldeko emaitza baliatzen saiatuko da txapelketan aurrera egiteko.
2025/02/19 - 20:40
Aritz Elustondo: ''Midtjyllanden aurka erlaxazio puntu batekin ateraz gero, sufritzea tokatuko da''
"Lehenengo segundotik, dena ematera aterako gara", adierazi du Realeko jokalariak, Midtjyllanden kontrako Europa Ligako partida hizpide. Reala 1-2 nagusitu zen joaneko neurketan, eta, ostegunean, final zortzireneterako sailkatzea lortu nahi du, zaleek babestuta.
2025/02/19 - 19:21
Bi partidako zigorra ezarri diote Sheraldo Beckerri eta neurketa batekoa Igor Zubeldiari
Realeko Becker jokalariak ezingo ditu EA Sports Ligako hurrengo bi norgehiagokak jokatu, Espainiako Futbol Federazioaren Diziplina Batzordeak ezarritako zigorragatik. Horrez gain, talde txuri-urdineko Igor Zubeldiak partida bateko zigorra bete beharko du.
2025/02/19 - 19:08
Imanol, berritzeaz: ''Jokin Aperribayrekin adostuta dut apirilaren bukaeran erantzungo dudala''
"Berak argi dauka, nik ere bai, eta hala izango da", azaldu du Realaren entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinak Midtjyllanden aurka jokatu behar duen partidaren bezperan. Gerora, gaztelaniaz, zehaztu du "maiatzaren hasieran" har lezakeela erabaki hori.
2025/02/17 - 00:53
Imanol: ''Ez nago ados ez kaleratzearekin, ez penaltiarekin''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak Betisen aurka jasotako porrotaz (3-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 24. jardunaldian. Adierazi du epailearen erabakiek partida baldintzatu dutela.