Real Sociedad
2025/03/07 - 00:00
Aritz Elustondo: ''Badakigu bizirik gaudela, saiatuko gara aurrera egiten''
Realak 1-1 amaitu du Manchester Uniteden aurka Europa Ligako final zortzirenetako joaneko partida, Reale Arenan. Norgehiagoka amaitu ondoren, Aritz Elustondok nabarmendu du talde txuri-urdinak bizirik jarraitzen duela kanporaketan.
2025/03/06 - 21:59
Realak eta Manchester Unitedek 1-1 berdindu dute, eta kanporaketa Old Trafforden erabakiko da
Joshua Zirkzeek 57. minutuan jarri du aurretik Manchester United, baina 70. minutuan sartu du Mikel Oyarzabalek 1-1ekoa, penaltiz. Final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak aurrera egin ahala, Reala gero eta hobeto aritu da, eta Manchesterren saiatuko da sailkapena lortzen.
2025/03/06 - 16:55
Giro polita eta lasaia, Donostian, Realaren eta Manchester Uniteden arteko partidaren atarikoan
Neurketa 18:45ean hasiko da, Reale Arenan. Realak eta Manchester Unitedek Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko norgehiagoka izango dute jokoan.
2025/03/05 - 19:43
Igor Zubeldia: ''Saiatu behar gara gure jokoa egiten, ahalik eta ondoen egoten''
Realak, ostegunean, Europa Ligako final zortzirenetan, joaneko partidan, Manchester United hartuko du, Reale Arenan. Igor Zubeldiaren iritziz, talde txuri-urdinak bere lanean egon behar du zentratuta: "Lehiatzeko gai garela uste dut", adierazi du.
2025/03/02 - 22:43
Realak ezin izan dio golik egin Sevillari (0-0)
Realak ez du bere partidarik onena jokatu du, eta ezin izan dio Sevillari gola sartu. Horrenbestez, husna amaitu da Zubietan jokatu duten partida.
2025/03/02 - 19:37
Mariezkurrena: ''Ondo sartu gara partidan, baina txartel gorriaren ondoren ahal genuena egin dugu''
Arkaitz Mariezkurrena Realeko jokalariak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Bartzelonaren aurka jasandako porrotaz (4-0) hitz egin du. 19 urteko jokalariak debuta egin du lehen taldearekin Ligan. Alde horretatik pozik agertu da, baina ez emaitzarekin.
2025/03/02 - 19:19
Realak porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka, Elustondoren kanporaketak baldintzatuta (4-0)
Aritz Elustondok txartel gorria ikusi du 17. minutuan, eta horrek partida erabat baldintzatu du; izan ere, hortik aurrera, Kataluniako taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da. Partidako golegileak Gerard Martin, Marc Casado, Ronald Araujo eta Lewandowski izan dira.
2025/03/01 - 16:25
Imanol: ''Bartzelonak ez du pistoia jaisten, eta beti saiatzen da gol asko sartzen''
Imanol Alguacilen arabera, Realak Bartzelonaren aurka igandean etxetik kanpo jokatuko duen partida "oso zaila" izango da, Hansi Flicken taldea "denboraldi izugarria" egiten ari delako eta jokalari guztiak euren "mailarik onenean" daudelako.
2025/02/28 - 14:36
Elene Guridik 2027ra arte luzatu du kontratua Realarekin
Oñatiko erdilari gazteak joan den denboraldian egin zuen debuta Realarekin futbolaren maila gorenean, eta "ilusioz eta gogotsu" agertu da klub txuri-urdinean jarraituko duelako datozen urteetan.
2025/02/27 - 22:22
Yuwa GKEren bitartez, hamabi neska gaztek futboleko entrenatzaile izateko ikastaroa jaso dute, Zubietan
Indiako euren taldeetan, hala, ezagutza horiek eman ahalko dituzte. Futbolaren eta hezkuntzaren bidez, Yuwak munduak hobera egitea du helburu.
2025/02/27 - 18:49
Violeta Quilesek hautsita du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua
Murtziako 25 urteko jokalariak lesio larria izan du entrenamendu baten, eta agur esan dio denboraldiari. Ebakuntza egingo diote datozen asteetan.
2025/02/27 - 01:34
Realaren eta Real Madrilen arteko Kopako finalerdietako joaneko partidaren laburpena (0-1)
Realak 0-1 galdu du Real Madrilen aurka Reale Arenan jokatu duen Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Txuri-urdinek partida ona jokatu dute, Oyarzabalen eta Takeren abaguneekin eta Remiroren gelditu handiekin, baina Endricken golak markagailua iraultzera behartzen ditu.
2025/02/27 - 01:26
Imanol: ''Galdu arren, harro egoteko arrazoiak ditugu''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak Real Madrilen aurka jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du, Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan. "Harro" agertu da taldeak egindako partidaz, eta epailearen jarduna ere kritikatu du.
2025/02/27 - 01:10
Martin Zubimendi: ''Gol bakarra da, nik uste dut gai garela hau ateratzeko''
Realeko erdilariak, Errege Kopako finalaurrekoaren joaneko partida amaituta, nabarmendu du Madrilek "min handia" egin diola talde txuri-urdinari: "Futbolean arean dagoen eraginkortasuna da aldea".
2025/02/27 - 00:34
Realak galdu egin du Real Madrilen aurka eta emaitza irauli beharko du Bernabeun (0-1)
Txuri-urdinek partida ona egin dute, Oyarzabalen eta Takeren hainbat aukerarekin eta Remiroren geldiketekin, baina Endricken golak Bernabeun jokatuko den kanporaketari buelta ematera behartuko ditu.
2025/02/27 - 00:32
Endrickek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, Realaren aurka, joaneko partidan, Kopan (0-1)
Real Madrileko jokalari brasildarrak Bellinghamek bidali dion pase sakon ederra baliatu du; eta, Alex Remiroren aurrean, 0-1ekoa egin du, Reale Arenan.
2025/02/26 - 21:10
Zaleen harrera ikusgarria izan du Realak, Real Madrilen aurkako partidaren atarian
Realak eta Real Madrilek Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute, Reale Arenan. Txuri-urdinen zaleek harrera ikusgarria egin diote taldeari, animatzeko.
2025/02/26 - 15:28
Giro bikaina Donostian, Reala-Real Madril partidaren atarian
Realak Real Madrilen kontra jokatuko du gaur gauean Anoetan, Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partidan. Realzaleak itxaropentsu daude, aldeko emaitza lortu dezaketela sinestuta.
2025/02/26 - 12:25
Realak emaitza ona lortzea du helburu Real Madrilen aurkako finalerdietako joaneko partidan
Bi taldeak ligako azken partidak irabazita iritsiko dira hitzordu esanguratsu honetara, eta finalerako urratsa eman nahi dute. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da, eitb.eus-en eta ETB1en, 21:30etik aurrera.
2025/02/26 - 09:58
Reala-Real Madril, finalerdietako joaneko partida, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Reala, Koparen bila! Jarraitu, zuzenean, Realaren eta Real Madrilen arteko Kopako finalerdietako joaneko partida, ETB1en, eitb.eus atarian, asteazkenean, 21:30etik aurrera.