Real Sociedad
2025/04/28 - 17:45
Imanolek Realean ez zuela jarraituko nola jakinarazi zion azaldu du Jokin Aperribayk
Jokin Aperribay Realaren presidenteak Radio Marcan azaldu du Imanol Alguacilek nola jakinarazi zion ez zuela entrenatzaile karguan jarraituko. Horrez gain, haren ordez karguan egongo den Sergio Franciscorengan konfiantza osoa duela esan du.
2025/04/27 - 22:25
Realak ez du norabidea aurkitzen, eta azken sailkatua den Valentziaren aurka galdu du (0-2)
Dagoeneko 12 partida jarraian daramatzate txuri-urdinek garaipenik gabe, Zubietan Valentziaren aurka 0-2 galduta, F Ligako 27. jardunaldian. Penalti bat huts egin dute, eta valentziarrak nagusitu dira Mariana Marti eta Emma Martinen golei esker.
2025/04/26 - 00:40
Sergio Francisco izango da Realaren entrenatzaile berria datorren denboraldian
Sergio Franciscok ordezkatuko du Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile karguan, datorren denboralditik aurrera. Entrenatzaile iruindarrak hiru denboraldi daramatza Realaren bigarren taldea zuzentzen. Bi urterako kontratua sinatu du klubarekin.
2025/04/25 - 18:50
Sergio Francisco izango da Realeko entrenatzailea, Imanol Alguacilen tokia hartuz
Orain arte Sanseko entrenatzaile izan denak akordioa sinatu du 2026-27 denboraldiaren amaierara arte talde txuri-urdina gidatzeko.
2025/04/24 - 19:10
Zer irizten diote realzaleek Imanolek denboraldi amaieran entrenatzaile kargua uzteari?
Imanol Alguacilek ez du Reala zuzentzen jarraituko. Entrenatzaile kargua utziko du denboraldi amaieran. EITB Mediak realzaleen iritzia jakin nahi izan du.
2025/04/24 - 17:03
Imanol Alguacil: Agur, Realaren entrenatzaile onenetako bati
Imanol Alguacilek Realaren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldi amaieran. 2018an lehen taldea zuzentzeko ardura hartu zuenetik bost denboraldiz jarraian lortu du Reala Europara joateko sailkatzea, eta 2020ko Errege Kopa irabazi zuen.
2025/04/24 - 15:13
Imanol Alguacilek Realaren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldia amaitutakoan
Orioko teknikariak talde txuri-urdina zuzentzen ez jarraitzeko erabakiaren berri eman dio klubari, eta kargua utziko du 2024-2025 denboraldia amaitutakoan.
2025/04/24 - 02:17
Imanol: ''Ondo atera gara, baina irabazteko zerbait gehiago egin behar da''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak Alavesen aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-0), EA Sports Ligako 33. jardunaldian.
2025/04/23 - 15:15
Mirari Uriak kontratua berritu du Realarekin, 2027ra arte
Klubak eta jokalariak 2027ko ekainaren 30era arte luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua.
2025/04/22 - 16:20
Imanol: ''Derbia da, haientzat oso partida garrantzitsua da, baina guretzat ere bai''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak talde txuri-urdinak Alavesen aurka apirilaren 23an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako derbiari buruz hitz egin du.
2025/04/20 - 21:09
Turrientes: ''Gaur lortutako puntuari balioa eman behar zaio''
Beñat Turrientesen iritzian, Vila-realen aurkako partida "oso zaila" izan da, eta neurketaren azken txanpan talde txuri-urdinak "asko sufritu" du. Horrenbestez, Realak gaur bereganatu duen "puntua ontzat" ematen dutela azpimarratu du.
2025/04/20 - 20:32
Realak eta Vila-realek puntuak banatu dituzte, partida ero batean (2-2)
"Urpekari horiaren" eta talde txuri-urdinaren arteko norgehiagoka berdinketan amaitu da (2-2), Castelloko taldeari hiru gol baliogabetu eta gero. Neurketako golegileak Mikel Oyarzabal (2 gol) izan da Realarentzat, eta Yeremy eta Ayoze etxeko taldearentzat.
2025/04/19 - 16:35
Imanol: ''Marcelinok talde lehiakorrak egiten ditu beti''
Realak Vila-Reali egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan.
2025/04/18 - 16:44
Amaiur: ''Pena gol falta izan da, aukera asko sortu baititugu''
Amaiur Sarriegi Realeko kapitainaren iritzian, bere taldeak "itxura ona" eman du eta "ondo" jokatu du Eibarren aurka Zubietan, baina ez da gai izan golik sartzeko, horretarako "aukera asko" sortu dituzten arren.
2025/04/16 - 16:55
Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua''
Datorren denboraldian Reala utziko duela iragarri ostean, Jose Luis Sanchez Verak hartutako erabakia azaldu du, hedabideen aurrean. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/04/16 - 15:49
Brais Mendez: ''Gure esku dago berriz klubean historia egitea''
Brais Mendez Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du, Zubietan. Lesioaren ostean nola dagoen azaltzeaz gain, taldean denboraldi amaiera nola bizi duen zehaztu du.
2025/04/15 - 23:02
Zale batek, Zubietan, Imanoli: ''Berrituko duzu, ez?''; eta Imanolek: ''Bai, bai''
EITBko kamera batek hartu du une hori. Realeko entrenatzailea zale batzuekin zebilen, talde txuri-urdinak Zubietan egindako entrenamenduan, eta zale batek galdetu dio berrituko ote duen; oriotarrak baietz esan dio.
2025/04/15 - 15:41
Realak Europarako txartela lortuko al du?
EA Sports Liga bukatzeko 7 jardunaldi falta dira; txuri-urdinak sailkapeneko 9. postuan daude, 41 punturekin. Celta eta Mallorca daude 7. eta 8. postuetan, hurrenez hurren. Hori ela eta, realzaleei galdetu diegu Realak Europarako txartela lortuko ote duen.
2025/04/15 - 13:39
Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko
Klub txuri-urdinak webgunean argitaratutako ohar baten arabera, denboraldia amaitutakoan utziko du taldea, ekainaren 30ean.
2025/04/12 - 18:50
Imanol: ''Goleko bi jokaldiak gure akatsak dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Mallorcaren aurkako porrotaz (0-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 31. Jardunaldian.