Realak alegazioak aurkeztu ditu Valentziaren aurkako partidako aktaren kontra, Elustondoren zigorra murrizteko
Realak alegazioak aurkeztu ditu Santander Ligan Valentziaren aurka jokatutako partidan Melero Lopez epaileak aktan jasotakoaren kontra. Neurketa horretan, epaileak txartel gorria atera zion Aritz Elustondori.
Lurretik Daniel Wassi ostiko bat eman nahi izan ziolako egotzi zuen epaileak Elustondo, Valentziako jokalariak Realekoari bultz egin ostean. Txartel gorria ikusita, Aritz Elustondo haserre joan zen Reale Arenako aldageletarantz, eta baloia jaurti zuen harmailetara. Elustondok harmailetara bidalitako baloikada aktan jaso zuen Melero Lopezek.
Klubak Valentziaren aurkako norgehiagokako aktan jasotakoaren kontrako alegazioak aurkeztu ditu Elustondok jaso lezakeen bi norgehiagokako zigorra murrizteko. Espanyol eta Real Madril izango dira Realaren hurrengo aurkariak Ligan.