Sangalli, kirofanora
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Illarramendi berriro lesionatu da eta agur esan dio denboraldiari

Realeko erdilariak II. graduko lesioa du ezker aldakako muskulu abduktore luzean. Bestalde, Sangalliri ebakuntza egingo diotela jakinarazi du klubak.
Asier Illarramendi eta Mikel Oyarzabal
Asier Illarramendi eta Mikel Oyarzabal, Realaren entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Asier Illarramendi berriz lesionatu da, eta agur esan dio denboraldiari. Astelehenean Realak Zubietan egin zuen entrenamenduan min hartu zuen erdilari txuri-urdinak, eta ez du denboraldi honetan gehiago jokatzerik izango.

Realak jakinarazi duenez, Illarramendik "II. graduko lesioa du ezker aldakako muskulu abduktore luzean. Fisioterapia bidezko tratamenduarekin hasi da. Pixkanaka itzuliko da ohiko jarduerara, eta prozesuaren bilakaerak baldintzatuko du". Mutrikuko erdilariak belauneko lesio larria izan zuen Ligaren hasieran, baina taldekideekin batera entrenatzen ari zen, erritmo onean. Orain, beste lesio bat sendatzeko prozesuari ekin beharko dio.

Bestalde, klubak iragarri du Luca Sangallik ezegonkortasun handia duela ezkerreko belaunezurrean. Azterketen emaitzak ikusita, ebakuntza kirurgikoa egingo diote datozen egunetan (data zehazteke dago).

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X