Kopa 1/8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak eta Osasunak Reale Arenan jokatuko dute

Partida hurrengo astean jokatuko da eta final-zortzirenetako kanporaketa partida bakarrera izango da ere.
Reala - Osasuna Donostian jokatuko da. EFE

Datorren astean jokatuko dira 2020ko Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketak. Realak Osasunaren kontra jokatu du etxean, Reale Arena futbol-zelaian.

Imanol Realeko entrenatzaileak 'oso derbi polita' izango dela talde gorritxoaren kontrako neurketa adierazi. Hori bai, argi utzi nahi izan du Sadar futbol-zelaian LaLiga Santanderren jokatutako partidarekin ez duela zerikusirik izango. Partida horretan 3-4 irabazi zuten txuri-urdinek.

Sailkatutako taldeak

1. Mailako taldeak: Bartzelona, Real Madril, Sevilla, Valentzia, Vila-real, Granada, Reala, Leganes, Osasuna eta Athletic.

2. mailakoak: Mirandes, Zaragoza, Tenerife eta Rayo Vallecano.

Bigarren B Mailakoak: Cultural Leonesa eta Badajoz.

Realaren ibilbidea Kopan

1. kanporaketa, 1/64

Becerril - Real Sociedad, 0-8

2. kanporaketa , 1/32

Ceuta - Real Sociedad, 0-4

3. kanporaketa, 1/16

Real Sociedad - Espanyol, 2-0

Final-zortzirenak

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X