Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Oihu arrazistak entzun nituenean epaileari esan nion ea berak ezer ez zuen entzuten'

Alexander Isak Realeko jokalariaren kontrako oihu arrazistak egin zituzten Errumania-Suedia partida ikusten ari ziren ikusleetako batzuek. Azkenean epaileak partida eten egin zuen minutu batzuetan.
Isak, Suediako eta Errumaniako jokalariz inguratuta, epaileari begira
Isak, Suediako eta Errumaniako jokalariz inguratuta, epaileari begira. Argazkia: Efe.

Errumania-Suedia 2020ko Eurokoparako sailkapen faseko partida bertan behera uztear izan zen epailea Alexander Isak Realeko jokalariaren kontrako oihu arrazisten ondorioz.

Isak bigarren zatian zelairatu zen eta Bucaresteko Arena Nacional estadioko zale batzuek oihu arrazistak egin zituzten jokalariaren aurka. Ateetako baten atzean kokatuta zeuden zale horiek, aurretik, beste etenaldi bat behartu zuten petardoak eta bengalak botatzen hasi zirelako.

Isaken kontrako oihuez ohartaraztean, Daniele Orsato epaileak bigarrenez eten zuen jokoa eta partida bertan behera uzteko mehatxua egin zuen.

Zelaiko megafoniatik horrelako oihurik ez egiteko eskatu zuten, eta partidak aurrera egin zuen bestelako istilurik gabe. Suediak 0 eta 2 gainditu zuen Errumania.

Epaileak neurketaren amaiera adierazi zuenean, Suediako jokalariek Isak besarkatu eta garaipena ospatu zuten, lortutako emaitzari esker Eurokopa jokatzeko txartela lortu baitzuten, multzoko sailkapenean Espainiaren atzetik sailkatuta.

"Lotsagarria da"

"Harmailetatik zetozen oihu arrazistak entzun nituenean epaileari abisua eman eta ea berak ezer entzuten ez zuen galdetu nion. Ezetz esan zidan, baina handik minutu batzuetara partida eten zuen. Galdetu egin ninduen, hitz egin genuen eta partidak aurrera jarraitu zuen. Ondo deritzot, baina lotsagarria da. Horrelako egoerei aurre egiteko prestatuta nago, baina, hala ere, min ematen du", adierazi zuen Realeko jokalariak partida amaitu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X