Sangallik osasun-agiria jaso du
Luca Sangalli Realeko jokalariak osasun-agiria jaso du ostiral honetan; izan ere, egin zaizkion osasun-azterketek ez dute inongo eragin neurologikorik azaleratu, joan zen asteazkenean jasan zuen iktus iskemiko arinaren ostean.
Erdilari txuri-urdina ondoezik sentitu zen asteazken goizeko 06:30ean, Ingeniaritza Industrialeko masterreko azterketa egiten hasi eta berehala, Hernaniko Mondragon Unibertsitateak Hernanin duen egoitzan.
Realeko haztegiko jokalaria "ondo dago" eta pronostiko "ona" dauka. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Iktus Unitatean egiten ari zaio jarraipena, eta bertan egin zaizkion proben emaitzak "bi edo hiru aste barru" helduko dira, Realak adierazi duenez.
Aipatu emaitza horien arabera, medikuek proba gehiago egin behar zaizkion edo ez erabakiko dute, eta erabaki terapeutiko zehatzagoak hartuko dituzte.
Sangallik bizimodu "lasaia" egin dezake, baina "esfortzu fisikorik gabekoa", horrenbestez, "ez dago eperik" bere ohiko jarduerara itzultzeko.
23 urteko erdilari donostiarrak denboraldi honetan egin du jauzi Realaren lehen taldera, eta minutuak izateaz gain, protagonismoa ere izan du; besteak beste, Realak San Mamesen Athleticen aurka lortutako garaipenean (1-3) gol bat egitea lortu baitzuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Alazne Estensorok 2028ra arte berritu du Realarekin
19 urteko atezain lazkaotarrak Moeve F Ligan egin du debuta denboraldi honetan, talde txuri-urdinarekin.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Alvaro Odriozolak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du
Realeko atzelariak belauna bihurritu zuen larunbatean, Anoetan, Oviedoren aurka jokatutako partidan.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.
Berdinketa mingotsa lortu du Realak Oviedoren aurka (3-3)
Realak buelta eman dio Oviedoren 0-2koari, baina Asturiasko taldeak markagailua berdindu du azken hasperenean.
Elustondo: "Ez gara eroso sentitu, saiatu gara, baina gauzak ez ziren ateratzen"
Aritz Elustondo Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Oviedoren aurka 3-3 berdindu ostean.
Job Ochiengek 2028ko ekainera arte berritu du Realarekin
Hegalekoak debuta egin du dagoeneko lehen taldean, Matarazzoren gidaritzapean, eta beste bi denboraldi emango ditu txuri-urdinez jantzita.
Rino Matarazzo, Reala-Real Oviedo partidaz: "Erakutsi behar dugu gose garela eta gehiago nahi dugula"
Realak Real Oviedoren aurka jokatuko du Anoetan larunbatean, 14:00etan. Txuri-urdinen entrenatzailearen iritziz, Realak Bernabeun galdu ondoren, “errekzionatu beharra daukagu, aurkariarekiko errespetua erakutsi, eta maila igo”.
Oskarsson: "Denboraldiko unerik onenean nago"
"Egunetik egunera sentsazio hobeak ditut, erritmo eta konfiantza handiagoa", aitortu du Realeko aurrelariak, ETBk egindako elkarrizketan. Islandiarrak izan dituen lesioak gogora ekarri ditu, eta atzean utzi nahi dituela erantsi du. Bestalde, bere abestiari buruz hitz egin du: "Oso ezaguna da". Azkenik, eskerrak eman dizkie zaleei abestiagatik, eta une zailetan emandako babesagatik.