Bazkide txuri-urdinentzat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken eguna Athletic-Reala partidarako sarrerak eskatzeko

Athletic Clubek 575 sarrera eman dizkio guztira klub txuri-urdinari Bilboko partidarako. Sarrerek 45-50 euroko prezioa edukiko dute.
Athletic Real Laporte Bautista
Athletic Real Laporte Bautista

Realak, webgunean jakinarazi duen bezala, abenduaren 16an San Mamesen jokatuko du, 16:15ean. Athletic Clubek 575 sarrera eman dizkio guztira klub txuri-urdinari Bilboko partidarako. Sarrerek 45-50 euroko prezioa edukiko dute.

Sarrerak honela banatu dira: 311 sarrera gure bazkideentzat (45 euroko preziokoak), webgunearen bitartez; 80 sarrera klubaren konpromisoentzat eta 108 sarrera Halcon Viajesentzat (sarrera hauek 50 euroko prezioarekin).

Webgunearen bitartez salduko diren 311 sarrerak eskuratzeko -bazkideek baino ezingo dituzte sarrera horiek eskuratu- azaroaren 29ra arte eskatu beharko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X