2019ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anoetako lanak martxoan hasiko dira

Anoetako lanak hasteko lizentzia dute jada. Datorren denboraldian 25 mila zale soilik sartuko dira futbol-zelaian.
18:00 - 20:00
Anoetako lanak, martxoan

Eneko Goia Donostiako alkateak Realeko Anoetako futbol-zelaiko lanak hasteko lizentzia onartuta dagoela iragarri du. Beraz, 2017ko martxoan hasiko da futbol-zelaiaren birmoldaketa.

Aurreneko lanak kanpoaldean egingo dira, eskailera batzuk bota, eta etorkizuneko harmailak egiteko zimenduak jarri. Lan hauek ez dute eraginik izango Anoetaren erabileran.

Halere, datorren denboraldian 25 mila zale soilik sartuko dira Anoetan hegoaldeko harmaila botako baita; 2018ko abuztuan 32 mila, eta lanak bukatzen dituztenean 42.000.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X