Realak puntu bat besterik ez du lortu Levanteren aurka
Realak bana (1-1) berdindu du Levanteren aurka Anoetan eta hiru partida jarraian daramatzate garaipenik lortu gabe. Txuri-urdinak aurkaria baino gehiago izan dira, eta gehiago merezi izan dute, baina ez dute Levanteren ate aurrean asmatu.
Partidako lehen abisua Levantek eman du Moralesek area kanpotik egindako jaurtiketa baten bitartez, baina ordutik aurrera Reala izan da nagusi. Txuri-urdinak aurkariaren ate ingurura gerturatzen hasi dira, baina ez dute abagune argirik sortzea lortu. 13. minutuan, Velak penaltia eskatu du, nahiz eta epaileak ez duen ezer adierazi. Hurrengo minutuan, ordea, Realaren gola etorri da. Yurik erdiraketa ona egin du hegaletik eta Diego Reyesek sare barrura bidali du errematea (1-0). Txuri-urdinen golaren ostean, Realak bigarren gola sartzeko abagune argia izan du, baina Jonathasen errematea Mariño atezainak geratu du. Ondoren, Levanteren erantzuna etorri da gutxigatik kanpora joan den Verduren jaurtiketa baten ondorioz. Jokaldi horrek Levante esnatu egin du, eta 24. minutuan Deyversonek banakoa sartu du (1-1). Korner baten ostean aldaratzea jaso eta brasildarrak sare barrura bidali du errematea.
Levanteren golak ez du Reala kokildu eta Eusebiok zuzentzen duen taldeak markagailuan aurrea hartzeko abagune argiak izan ditu atsedenaldira iritsi orduko. Velak ondo amaitu du Realaren jokaldia 36. minutuan, baina bere errematea zutoina urratuta kanpora joan da. Hiru minutu beranduago, Oyarzabalek izan du bigarren gola sartzeko abagunea; Mariño atezainak, ordea, gola eragotzi du.
Bigarren zatiaren hasieran ere Levantek izan du lehen aukera, baina Rulli atezainak erantzun ona eman dio Toñoren jaurtiketari. Realak jarraian erantzun du gutxigatik kanpora joan den Velaren jaurtiketa batekin. Partidako azken 30 minutuetan, txuri-urdinak izan dira nagusi Anoetako berdegunean. Oyarzabalek eta Brumak bina abagune argi izan dituzte, baina talde donostiarreko jokalariak ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Brumak hirugarren abagune argi bat ere izan du 89. minutuan, baina ez du Mariñoren aurrean asmatu. Levantek ahal izan duen moduan eutsi dio berdinketari eta puntua eskuratzea lortu du.
Fitxa teknikoa:
1.- Reala: Rulli; Elustondo, Reyes, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Pardo (Bruma, 70. min), Xabi Prieto (Granero, 46. min); Oyarzabal, Vela eta Jonathas.
1.- Levante U.D: Mariño; Iván López, Medjani, Feddal, Toño (Juanfran, min. 83); Verza, Lerma, Morales, Verdú (Simao, min. 74); Rossi (Rubén, min. 65) y Deyverson.
Golak: 1-0, 13. min: Reyes. 1-1, 23. min: Deyverson.
Epailea: Perez Montero.
Perez Montero.Zure interesekoa izan daiteke
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.
Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"
Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.