Kontratua amaitu zaie
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talde txuri-urdinak Javi Ros, Jose Angel eta Granero agurtu ditu

Talde txuri-urdinak lana, ahalegina eta profesionaltasuna eskertu nahi izan die, eta baita etorkizunean onena opa ere.
18:00 - 20:00
Talde txuri-urdinak Javi Ros, Jose Angel eta Granero agurtu ditu

Ekainak 30 ditu gaur, eta kontratua amaituko zaie Realeko hiru jokalariri. Realeko webgunearen bitartez, talde txuri-urdinak bere esker ona erakutsi die Javi Rosi, Jose Angel utzita jokatu duenari, eta Esteban Granerori.

Realak lana, ahalegina eta profesionaltasuna eskertu nahi izan die, eta baita etorkizunean onena opa ere. Esteban Graneroren kasuan gainera, ezin daiteke baztertu jokalaria Realean izatea datorren denboraldian.

BIDEOA

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X