Kontratua berritu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agirretxe, txuri-urdina 2018ra arte

Realak 2018. urteko ekainaren 30era arte luzatu du Imanol Agirretxerekin zuen kontratua. 2015ean bukatzen zen bi aldeen arteko kontratua.
18:00 - 20:00
Imanol Agirretxe, txuri-urdin, 2018ra arte

Realak Imanol Agirretxerekin 2018ko ekainaren 30a arte bere kontratua luzatzeko akordioa lortu duela jakinarazi du. Aurrelari txuri-urdinak beste hiru urtez luzatu du 2015an amaitzen zitzaion kontratua. Jokin Aperribay presidentearekin batera, asteazken arratsaldean, Agirretxek Anoetako bulegoetan itxi du bere kontratu berria.

"Oso pozik nago. Hemen jarraitzea nire ametsa zen. Urte oso bereziak bizitzen ari gara eta gozatzen jarraitu nahi dut", esan du Agirretxek Real Sociedad TVri emandako elkarrizketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X