Hutsean berdindu dute Realak eta Malagak
Realak hutsean berdindu du Malagaren aurka, Anoetan jokatutako BBVA Ligako partidan (5. jardunaldia). Partida aspergarria izan da, eta talde biek puntu batekin konformatu behar izan dute.
Minutuek aurrera egin ahala eskuratu dute Jagoba Arraseteren gizonek baloiaren jabetza, eta zortzigarren minutuan markagailua estreinatzeko aukera izan du Mikel Gonzalezek.
20. minutuan baliorik gabe utzi du epaileak Iñigo Martinezen gola, eskuarekin sartu baitu. Anoetako zaleek gola ospatu dute, markagailura igo ez dela konturatu diren arren.
Bigarren zatiko hasierako minutuetan Malaga baino gehiago izan da talde txuri-urdina, eta Agirretxek gol aukera paregabea izan du 54. minutuan. Hala ere, neurketako azken minutuetan animatu da Schusterren taldea, eta Realak nahiko sufritu du. Baina nekea nabaria zen talde bietan, eta, azkenean, puntu banaketa egon da.
Fitxa teknikoa:
0.- Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, Jose Angel; Bergara, Ruben Pardo (Zurutuza, 65'), Xabi Prieto; Vela, Castro (Griezmann, 65') eta Agirretxe (Seferovic, 75').
0.- Malaga: Caballero; Jesus Gamez, Sergio Sanchez, Angeleri, Antunes; Tissone; Duda, Sergi Darder, Portillo (Camacho, 83'), Eliseu (Morales, 54'), eta El Hamdaoui (Santa Cruz, 65').
Zure interesekoa izan daiteke
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.