Getafek ez du inoiz garaipena lortu Anoetan
Realak larunbat honetan ekingo dio Ligari, eta Getafe izango du aurkari Anoetan. Madrileko taldeak ez du inoiz garaipena lortu Realaren zelaian. Sei aldiz jokatu dute elkarren aurka bi talde hauek. Bost aldiz berdinduta bukatu dira Realaren eta Getaferen arteko partidak, eta txuri-urdinek behin irabazi diote madrildarrei.
Donostiako taldeak eta Getafek Anoetan jokatu zuten lehen partida ofiziala, 2004ko abenduaren 19an izan zen. Madrileko taldea Lehen Mailara igo berria zen, eta bana berdinduta bukatu zen partida. Mariano Perniak sartu zuen 0-1ekoa, eta Nihatek sartutako golari esker lortu zuen berdinketa Realak.
2005. urteko urriaren 27an lortu zuen Realak Getaferi irabaztea, eta oraingoz, horixe da txuri-urdinek Madrileko taldearen aurka Anoetan eskuratu duten garaipen bakarra. Realak 3-0 irabazi zuen, Mikel Aranbururen, Nihaten eta Xabi prietoren golekin.
Bi talde hauek hurrengo denboraldietan jokatu zituzten neurketak berdinduta bukatu ziren. Golik gabe bukatu ziren 2006-2007. eta 2011-2012. denboraldietan jokatu zituzten partidak, eta, bana (1-1) berdindu zuten 2010-2011. eta 2012-2013. denboraldietan.
Getafeko entrenatzailea den Luis Garciak ere, ez du inoiz Anoetan irabazi. Madrileko taldearekin bi berdinketa lortu ditu azken bi urteetan, eta Levanterekin bi partida berdintzea lortu zuen (bana, 2008-2009. eta 2010-2011 denboraldietan), eta beste bat galdu egin zuen (3-1eko emaitzarekin, 2009-2010. denboraldian).
Zure interesekoa izan daiteke
Arturo Ruizek Realeko entrenatzaile kargua utzi du
Emakumezkoen taldeko teknikariak bere kontratuan aurreikusitako kalte-ordaina ordainduko du bere irteera gauzatzeko.
Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn
Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.
Mamadou Sarr Donostian dago, Realarekin bat egiteko
Mamadou Sarr atzelari frantziarra Donostiara iritsi da, mediku-azterketa egin eta Realarekin hasteko. Chelseak utzita dator, denboraldi baterako.
Remiro, Real Madrilen aurkako porrotaren ostean: “Lehen zatian, oso ondo lehiatu gara”
Alex Remiro Realeko atezainak Real Madrilen aurkako porrota (4-1) aztertu du, neurketa amaitutakoan.
Realak porrota jaso du Real Madrilen aurka (4-1)
Donostiako taldeak emaitza gogorrarekin galdu du Santiago Bernabeun, talde zuriari ordubetez ondo eutsi ostean. Mbappek hat trick batekin eta Viniciusek sartu ditzute zurien golak, eta Sucicek egin du txuri-urdinena.
Ainhoa Moraza: “Taldeak egin duen lanarekin geratu behar gara"
Emaitza gogorra Realarentzat, Londresen aurpegia eman arren (5-2)
Aturo Ruizek zuzentzen duen taldeak gol sorta ederra jaso du Londresen Chelsearen aurka jokatutako Txapeldunen Liga aurreko faseko joaneko partidan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du “erronka bat” izango dela, baina duten “ahalmenean sinesten” dutela.