Kirol Zuzendaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lorenek 2015. urtera arte luzatu du kontratua

"Orain lau urte hasi genuen proiektuak arrakasta izan duela esan nahi du eta ideia indartzen jarraitzea da", esan du.
18:00 - 20:00
Lorenek ez du argitu Montanierrek jarraituko duen edo ez

Lorenek bi urtez luzatu du Realarekin duen kontratua eta klubeko Kirol zuzendaria izaten jarraituko du, 2015. urteko ekainera arte, Realak jakinarazi duenez.

"Reala hazten ari da kirol politika argi batekin. Kontseiluaren intentzioa da aurrera pausoak ematen jarraitzea. Filosofia berarekin jarraitzea dela onena uste dugu", esan du Jokin Aperribay presidenteak.

Loren, bestalde, pozik azaldu da: "Orain lau urte hasi genuen proiektuak arrakasta izan duela esan nahi du eta ideia indartzen jarraitzea da". Biak itxaropentsu agertu dira talde gipuzkoarrak aurretik duen liga amaierarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X