Real Madrilek Reala jipoitu du Santiago Bernabeun
Realak jipoia jaso du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun. Txuri-urdinek 5-1 galdu dute eta ez dute itxura onik eman. Larunbat honetakoa Realak jarraian jasotzen duen hirugarren porrota da.
Partida ez zen erritmo biziarekin hasi eta bi taldeei kosta egiten zitzaien gol aukerak sortzea. Nahasiak izan ziren lehen minutuak eta lehen abisua Realak eman zuen kanpora joan zen Iñigo Martinezen erremate batekin. Real Madrilen erantzuna, ordea, bere ahala etorri zen. Lehenengo Benzemaren jaurtiketa ondo geratu zuen Bravok, baina hurrengo minutuan atrezain txiletarrak ezin izan zuen Higuainen jaurtiketa geratu. Argentinarrak 1-0ekoa egin zuen Real Madrilentzat. Gola sartuta gora joan zen Real Madril eta partidaren jabe egin zen. Reala erantzunik gabe geratu zen eta 31. minutuan Cristiano Ronaldok 2-0ekoa sartu zuen. Maldan gora zegoen partida txuri-urdinentzat eta 39. minutuan are okerrago jarri zen Benzemak 3-0ekoa sartu baitzuen baloia Bravo atezainaren aurrean maisuki loratuta. Bazirudien emaitza horrekin iritsiko zela partida atsedenaldira, baina ez zen horrela izan. 42. minutuan, Xabi prietok area hertzetik jaurti zuen, baloiak Ramosen bizkarrean jo eta Casillas gainditu zuen. 3-1ekoarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatiari begira, Xabi Prietoren golak esperantza eman zion Realari, baina hasi eta bere ahala Real Madrilek kolpe galanta eman zuen mahai gainean. Benzemak area barruan baloia jaso eta bitan pentsatu gabe zartako bikaina atera zuen Bravo gainditu eta markagailuan 4-ekoa jartzeko. Gol honekin Real Madrilek eroso jokatu zuen eta 56. minutuan Cristiano Ronaldok madildarren festa borobildu zuen. Higuainen pase dotorea jaso eta baloia sare barrura bultzatu zuen portugaldarrak (5-1).
Reala saiatu zen aurretik emandako itxura kaskarra konpontzen partidako azken minutuetan, baina alferrik izan zen. Ez Casillas atezainak ezta Real madrileko defentsak ez zuen arazo gehiegirik izan eta partida Real madrilen aldeko 5-1eko emaitzarekin bukatu zen.
Fitxa teknikoa
5 - Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Varane, Marcelo; Xabi, Khedira (Sahin, m.76); Cristiano (Jesse, m.80), Kaka, Benzema (Coentrao, m.76); eta Higuain
1 - Reala: Bravo; Cadamuro (Pardo, m.74), Mikel Gonzlez (Zurutuza, m.45), Demidov, Iñigo Martíniez; De la Bella, Illarramendi, Aranburu, Xabi Prieto; Griezmann eta Agirretxe (Vela, m.56).
Golak: 1-0, m.6: Higuaín. 2-0, m.31: C. Ronaldo. 3-0, m.39: Benzema; 3-1, m.41: Xabi Prieto; 4-1, m.49: Benzema; 5-1, m.56: C. Ronaldo.
Epailea: Javier Turienzo Alvarez.
Zure interesekoa izan daiteke
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak "bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.
Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"
Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.
EITBk Errege Kopan egingo duen jarraipena aurkeztu du Anoetan
Astearte honetan, martxoaren 31n, aurkeztu da EITBk Errege Kopan egingo duen jarraipen zabala, Donostiako Anoeta estadioan egindako ekitaldian. 30 profesionalek Sevillara bidaiatuko dute ETBn, ETB ON plataforman, kirolakeitb.eus webgunean, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin askotariko edukiak eskaintzeko.
Kopako finaleko emozio guztia gerturatuko digu EITBk: Atletico Madril-Reala partida zuzenean eman eta programazio zabala izango du
Sevillako Cartujan jokatuko den norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus atarian, baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere. Koparen bila lelopean, EITBk programazio eskaintza berezia prestatu du apirilaren 18ko finalera begira.
Realzaleek Alderdi Ederreko pantaila handi-handian ikusi ahalko dute Errege Kopako finala
Donostiako Udalak eta talde txuri-urdinak jarriko dute pantailatzarra. Koparen finala apirilaren 18an, larunbatean, 21:00etan izanen da, eta Realak titulua bilatuko du Atletico Madrilen aurka, 1987ko finalean garaitu zuena.
Almeria Sanse baino askoz gehiago izan da (5-1)
Hiru gol jaso ondoren, Carreraren golak itxaropena eman die txuri-urdinei, baina aurkariak hobeto kudeatu du bigarren zatia.
Realak puntu bat atera du Logroñoren aurka (1-1)
Realak 1-1 egin du Logroñoren aurka F Moeve Ligako 24. jardunaldian. Errioxako taldeak sartu ditu bi golak Zubietan jokatutako partidan: Rebecak bere atean eta Asenjok azken minutuetan.