Osasuna
2024/03/16 - 20:15
Jagoba Arrasate: ''Horrelako aurkarien aurka erraztasunak emanez gero, ezinezkoa da emaitza on bat lortzea''
Osasunak 2-4 galdu du Real Madrilen aurka EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida. Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan aitortu duenez, "taldeak erraztasun gehiegi eman ditu".
2024/03/16 - 19:46
Osasunak porrot argia jaso du etxean, Real Madrilen aurka (2-4)
Defentsan egindako hutsek nafarren partida baldintzatu dute. Vinicius (2), Carvajal, Brahim, Budimir eta Iker Muñoz izan dira neurketako golegileak.
2024/03/12 - 14:25
Aimar Oroz baja izango da Real Madrilen kontrako partidan
Jokalari nafarrak lesioa du giharretako lesioa du ezker hankako aurreko aldean, eta ezingo du zelairatu, Sadarren, EA Sports Ligako liderra aurkari, txapelketako 29. jardunaldian.
2024/03/11 - 19:58
Kike Barjari ebakuntza egin diote ezkerreko belaunean
Osasunako jokalaria aurreko astelehenean lesionatu zen, eta ezingo du jokatu denboraldi honetan, ezta hurrengo denboraldiko hasieran ere, aurreko lotailu gurutzatuan plastia hautsita. Noaingo jokalariaren ebakuntzan, Osasunak adierazi duenez, "ez da aparteko gorabeherarik izan".
2024/03/10 - 11:40
Arrasate: ''Lan ona egin dugu azken 10 minutuetara arte, partida ireki denean gu baino gehiago izan dira''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Gironaren kontra 2-0 galdutako partidaren analisia egin du.
2024/03/10 - 00:17
Osasunak galdu egin du Gironaren etxean (2-0)
Gironak azkar sartu du lehendabiziko gola, eta gorritxoak ez dira gai izan partida berdintzeko arrisku nahikorik sortzeko. Bigarren gola norgehiagokaren amaieran iritsi da, eta Saviok egin du.
2024/03/08 - 14:43
Arrasate: ''Euskal Selekzioaren hautatzailea izatea niretzat ilusio handia da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Euskal Selekzioaren hautatzailea izango da martxoaren 23ko Uruguairen kontrako partidarako. Euskal Herriko selekzioko hautatzailea izatea nola hartu duen azaldu du.
2024/03/06 - 15:57
Landeta: ''Arrasate hautatu dugu federazioaren izaerarekin bat egiten duen goi-mailako entrenatzailea delako''
Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak EITBko mikrofonoetarako hitz egin du, eta aurreratu du Jagoba Arrasatek zuzenduko duela Euskal Selekzioa Uruguairen aurkako partidan. Halaber, hautaketa horren arrazoiak zehaztu ditu.
2024/03/05 - 22:44
Kike Barjak hautsita dauka lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari
Futbolari nafarrak min hartu zuen astelehenean, Alavesen aurka jokatutako partidan.
2024/03/05 - 10:38
Arrasate: ''Klubak eskainitakoa ikusita, hausnarketa prozesu batean nago orain''
Alavesen aurkako derbiaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, taldeak jarraitzeko proposamena egin dio Arrasateri eta, orain, zer egin pentsatu behar duela azaldu du.
2024/03/05 - 00:59
Jagoba Arrasate: ''Derbia jokaldi batek erabaki du''
Osasunak Alavesen aurka Sadarren jkokatutako derbia irabazi du, LaLiga EA Sportseko 27. jardunaldian. Neurketako gol bakarra Ante Budimirrek egin du, bigarren zatian.
2024/03/03 - 14:46
Arrasate: ''Partida garrantzitsua da, aurrera begiratu behar dugu, eta jokoa badaukagu hobetzeko''
Jagoba Arrasatek martxoaren 4an, astelehenean, Osasunak etxean Alavesen aurka jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du.
2024/02/27 - 18:14
Budimirrek ez du ebakuntzarik beharko aurpegiko kolpearengatik
Alavesen aurkako asteleheneko Ligako partidarako zalantza da.
2024/02/26 - 10:25
Budimirrek haustura du eskuin masailezurreko sakonunean, Las Palmasen partidan hartutako kolpearen ostean
Osasunako aurrelariak kolpe gogorra hartu zuen aurpegian lurraren kontra, salto baten ondoren. Zelaia utzi behar izan zuen, Kike Barjak ordezkatuta. Neurketa amaitzean, ospitalera eraman zuen, konortea zuelako.
2024/02/25 - 22:08
Jagoba Arrasate: ''Puntua ontzat eman behar dugu''
Osasunak bana egin du Las Palmasekin, LaLiga EA Sportseko 26. jardunaldian jokatutako partidan.
2024/02/25 - 21:35
Osasunak puntua poltsikoratu du Las Palmasen kontra (1-1), eta hiru partida jarraian daramatza galdu gabe
Gorritxoek 1-1 berdindu dute Kanaria Handiko taldearen aurka jokatutako EA Sports Ligako 26. jardunaldiko norgehiagoka. Unai Garciak sartu du Osasunaren gola, eta Kirianek egin du Las Palmasena.
2024/02/17 - 20:14
Arrasate: ''Hasieran ez dugu partida ona egin, baina garaipen garrantzitsua lortu dugu salbaziorako''
Jagoba Arrasatek adierazi du Osasunak ez duela partida ona egin lehendabiziko gola sartu arte, eta azpimarratu du Cadizen aurka Sadarren lortutako garaipenarekin aurrerapauso garrantzitsua eman dutela datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzeko.
2024/02/17 - 19:09
Osasunak irabazi egin dio Cadizi (2-0), eta bigarren garaipena jarraian bereganatu du
Gorritxoek Andaluziako taldea menderatu dute 2-0eko emaitzarekin, Sadarren jokatutako EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan. Budimirrek sartu ditu neurketako bi golak.
2024/02/14 - 20:11
Osasuna, lider geldikako jokaldietan
Real Madrilekin batera, Osasuna EA Sports Ligan geldikako jokaldietan gol gehien sartu dituen taldea da. Orain arte bederatzi gol sartu dituzte 24 jardunalditan eta honek, 10 puntu gehiago izatea ahalbidetu die.
2024/02/12 - 18:04
Luis Sabalza: ''Arrasateren berritzeaz aritu aurretik, ziurta dezagun Lehen Mailan jarraitzea''
Osasunako presidenteak ez du argitu nahi izan Jagoba Arrasate entrenatzailearen kontratua berritzeko asmoa duen ala ez. Bizkaitarraren kontratua 2024ko ekainean bukatzen da.