Osasuna
2024/08/25 - 13:19
Iker Muñozek hautsita du ezker oineko behatz bat
Osasunako jokalariak haustura du ezker oineko bosgarren metatartsianoan, eta sendatu arte egongo da jokatu gabe.
2024/08/24 - 21:35
Herrando: ''Hasieratik eman nahi genuen irudia ematera atera gara''
Jorge Herrando Osasunako jokalariak Mallorcaren aurka Sadarren lortutako garaipena aztertu du. Aurreko partidako puntu onak aprobetxatzen jakin dutela eta horrek lagundu egin diela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/08/24 - 21:05
Osasuna sendo batek Arrasateren Mallorca garaitu du Sadarren (1-0)
Gorritxoek denboraldiko lehen garaipena lortu dute Ruben Garciak sartutako golari esker, Jagoba Arrasate Iruñera bueltan ekarri duen partidan.
2024/08/23 - 14:55
Jagoba Arrasate: ''Berezia izango da Sadarrera bueltatzea''
Asteburu honetan, Mallorcako entrenatzaile gisa itzuliko da Jagoba Arrasate Sadarrera, EA Sports Ligako bigarren jardunaldiko norgehiagoka dela eta. Bizkaitarrak oso itzulera berezia izango dela onartu du ostiral honetan eskainitako prentsaurrekoan.
2024/08/18 - 00:18
Ruben Garcia: ''Bigarren zatian gainean egon gara eta partida eraman ahal izan dugu''
Ruben Garcia Osasunako jokalariak Sadarren Leganesen aurka jokatutako partidako bi zatien arteko aldeak azpimarratu ditu. Hobetzeko puntuak ere badaudela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/08/17 - 23:15
Osasunak puntu bat lortu du Leganesen aurka Ligako lehen partidan (1-1)
Lehen zatian Diazek sartutako golari esker aurreratu dira bisitariak, baina Aimar Orozek, zorte pixka batekin, berdinketa jarri du markagailuan bigarren zatian.
2024/08/15 - 23:45
Vicente Moreno: ''Ilusio handia daukat, anbizio handia''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EiTB Mediarekin hitz egin du denboraldi berriari begira. Valentziarrak argi ditu gorritxoekin dituen helburuak eta Leganesen aurkako lehen partida izango da hori erakusteko hasiera.
2024/08/15 - 00:42
Aitor Fernandez: ''Uste dut oso ondo heltzen garela lehenengo jardunaldi honetara''
Osasunak igandean ekingo dio 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligari, Sadarren, Leganes aurkari. Talde gorritxoaren atezainak, EITBrekin hizketan, nabarmendu du entrenatzaile berria egoteak beti ekartzen diela aukera bat aurreko denboraldian horrenbeste jokatu ez duten futbolariei.
2024/08/13 - 19:27
Luis Sabalza, Aimar Orozi buruz: ''Non egongo da Osasunan baino hobeto?''
Osasunak lau urterako kontratua luzatzea proposatu dio Aimar Orozi, Luis Sabalza Osasunako presidenteak astearte honetan adierazi duenez. "Bi urteko kontratua du. Lasai gaude eta, gainera, non egongo da Osasunan baino hobeto? ", gaineratu du.
2024/08/09 - 22:33
Bryan Zaragoza: ''Gaurtik zuetako bat gehiago naiz, bizia emango dut klubarengatik, nahi dudan tokian nago''
Bryan Zaragozak Osasunan jokatuko du 2024-2025 denboraldian, Bayern Munichek utzita. Malagako jokalaria aurkeztu du talde gorritxoak Sadarren. Luis Sabalza presidenteak eta jokalariak berak hitz egin dute. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/08/09 - 13:04
Bryan Zaragozak Osasunan jokatuko du 2024-2025 denboraldian, Bayernek utzita
Jokalari espainiarrak Nafarroako taldean jokatuko du denboraldi batez, Bayern Munichek utzita.
2024/08/02 - 14:12
Iker Benitok kontratua berritu du Osasunarekin 2027ra arte
Benitok hurrengo bi denboraldietarako sinatu du Osasunarekin, aurreko kontratu-harremana 2025eko ekainaren 30ean amaitu baitzen.
2024/08/01 - 17:34
Osasunak David Garcia saldu dio Al-Rayyan SC talde qatartarrari
Talde gorritxoak ostegun honetan argitaratutako oharrean azaldu duenez, akordioa 10 milioi euro ingurukoa izan liteke.
2024/07/20 - 16:55
Osasunak 5-0 irabazi dio Promesasi
Vicente Morenoren estreinako partida izan da, eta horren jokatzeko modua ikusteko aukera izan da Taxoaren. Raul Garcia de Harok (2), Yoldik (2) eta Unai Garciak sartu dituzte golak.
2024/07/16 - 18:08
Braulio: ''Nahi duguna da Aimar Orozek ahalik eta lasterren berritzea, sinatzea falta da soilik''
Abel Bretones fitxaketa berriaren aurkezpenean, Osasunako kirol zuzendariak Aimar Orozen egoera izan du hizpide; baieztatu duenez, Osasunak bi eskaintzari eman die ezezko erantzuna, eta berritzea "adostuta eta idatzita" dago.
2024/07/16 - 17:48
Abel Bretones: ''Gogo handia dut denboraldia hasi eta pozak emateko''
Ezker hegaleko asturiarra, Osasunako fitxaketa berria bera, Sadarren aurkeztu dute, asteartean. Baieztatu duenez, Nafarroako klubak otsailean azaldu zuen interesa zuela fitxaketa gauzatzeko, eta 2023-24 denboraldia amaituta itxi dute akordioa.
2024/07/10 - 16:41
Vicente Morenoren Osasuna berria entrenatzen hasi da
Osasuna entrenatzen hasi da asteazken honetan Taxoaren, denboraldi berriari begira, Vicente Morenoren gidaritzapean. Morenok adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean saioaren ostean.
2024/07/05 - 20:21
Osasunak Abel Bretones fitxatu du datozen bost denboraldietarako
Nafarroako klubak 2,8 milioi euro ordaindu dizkio Oviedori ezker hegaleko defentsa fitxatzeko. Jokalari asturiarrak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
2024/07/03 - 16:26
Osasunak 2024/25 denboraldirako lehen ekipazioa aurkeztu du
Nafarroako ondare kulturala, Osasunaren elastiko berriaren oinarria izan da. Kamisetan Nafarroako kulturaren 20 ikur ezberdin ikus daitezke, horien artean San Ferminetako zezena, pilota edo ardo zahatoa. Macron markaren estreinaldia izan da eta gainerako ekipazioak ez dira oraindik aurkeztu.
2024/06/20 - 17:02
Promesas, Huesca eta Mirandes, Osasunaren aurkari denboraldiaurrean
Zehaztutako bi partida zituen talde gorritxoak, bata Realaren aurka (uztailaren 31n Zubietan) eta bestea, Alavesen aurka (abuztuaren 10ean Taxoaren).