Eibar
2025/02/02 - 20:24
Eibarrek galdu egin du etxean, Deportivoren aurka (0-1)
Navarro izan da partidako golegilea, lehen zatiko 30. minutuan. Armaginek berdinketa lortzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute bisitarien atea zulatzea lortu.
2025/02/02 - 15:54
Arene Altonaga: ''Merezi genuen derbi batean zerbait ateratzea''
Eibar 0 eta 1 gailendu zaio Athletici Lezaman, F Ligako 17. jardunaldian jokatutako derbian.
2025/01/31 - 19:35
Arnau Comasek Eibarren jokatuko du, Basileak utzita
24 urteko erdiko atzelaria Suitzako Basilea taldetik dator, erosteko aukerarekin, denboraldi bukaerara arte.
2025/01/29 - 10:45
Arene Altonaga: ''Derbi bat jokatzea beti da berezia''
Arene Altonaga Eibarko jokalariak igandean Athleticen kontra jokatuko duen partidari buruz hitz egin du elkarrizketa honetan. Real Madrilen aurka ligan lortutako garaipenak indarra eman die armaginei, igandeko erronkari aurre egiteko.
2025/01/27 - 21:54
Carmen Alvarezek Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte
Aurrelariak armaginen erasoa indartuko du, Betisen bi denboraldi eta erdi eman ostean.
2025/01/25 - 22:03
Golik gabeko berdinketa Eibarren eta Granadaren artean (0-0)
Eibarrek hutsean berdindu du Granadaren aurka F Ligako 16. jardunaldian. Granadako taldeak izan du baloiaren jabetza, baina bi taldeetako bat ere ez da fin ibili area barruan.
2025/01/25 - 15:36
Eibarrek porrota jaso du Elxeren aurka (2-0)
Neurketak etxeko taldearen alde egin du atsedenaldia baino lehen, Sory Kabaren gol batekin, eta Nico Castroren bigarrenarekin erabaki da, Eibar taldeko Carrillo kanporatua izan eta gero.
2025/01/19 - 15:59
Eibarrek ezustekoa eman du Real Madrilen etxean garaipena lortuta (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Real Madrili Alfredo Di Estefano zelaian igande honetan jokatutako partida. Andrea Alvarezek sartu du gola. Armaginak sendo aritu dira defentsan, eta Maria Mirallesek geldiketa erabakigarriak egin ditu.
2025/01/18 - 21:39
Balio gutxiko puntua lortu du Eibarrek Ipuruan (1-1)
Armaginak partida hasi eta jarraian ipini dira aurretik markagailuan, eta abantaila handitzeko hainbat aukera izan dituzte lehen zatian. Alabaina, ez dituzte aukerak baliatu, eta, azkenean, Albacetek puntu bat eskuratu du Ipuruan.
2025/01/16 - 19:57
Alex Dominguezek Eibarren jokatuko du utzita
26 urteko atezaina Ligue 1 txapelketako Toulouse taldetik dator Ipuruara.
2025/01/14 - 11:30
Eibarrek 1-3 irabazi dio Eldenseri, markagailua iraultzea lortuta
Armaginak 1-0 hasi dira galtzen, Mascak hasieran gol bat sartu du eta. Lehen zatiaren amaieran berdintzea lortu dute, eta atsedenaldiaren ostean, partida irauli eta garaipena eraman dute etxera, 1-3koa eginda.
2025/01/11 - 21:59
Eibarrek larrutik ordaindu du eraginkortasun falta Sevillaren aurrean (0-3)
Eibarrek 0-3 galdu du Sevillaren aurka Ipuruan jokatu duen partida. Armaginak, oro har, ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina ate aurrean ez dute asmatu, eta larrutik ordaindu dute azkenean.
2025/01/09 - 22:40
Eibarrek Kento Hashimoto saldu dio FC Tokyo taldeari
Jokalari japoniarra udan iritsi zen talde armaginera, eta guztira zazpi partidatan parte hartu du Eibarreko elastikoarekin.
2025/01/03 - 14:39
Ivan Gilek Eibarren jokatuko du, Las Palmasek utzita
24 urteko erdilariak UD Las Palmasekin sinatu zuen iragan udan, eta orain utzita helduko da talde armaginera denboraldia amaitu arte. Halaber, Mariana Cerro jokalariak Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita.
2024/12/21 - 18:41
Eibarrek 1-1 amaitu du azken minutuak 10 jokalarirekin egin dituen Granadaren aurka
Antonio Puertasek aurretik jarri ditu armaginak 15. minutuan. Andaluziarren gola, aldiz, Insuak egin du, 82. minutuan.
2024/12/18 - 11:15
Eibarrek galdu egin du Kordoban, eta etxetik kanpo ezin irabazi jarraitzen du
Joseba Etxeberriak entrenatzen duen taldearen zazpigarren porrota da etxetik kanpo, jarraian, Kordobaren kontra 2-1 galdu ostean.
2024/12/15 - 22:15
Eibarrek berriro irabazi du 10 jardunaldiren ostean
Eibarrek, F Ligako bigarren jardunalditik ez zuenak irabazten, garaipenarekin egin du topo berriro Levante Badalonaren aurka. 0-1 irabazi du Andrea Abigail Alvarezen golari esker.
2024/12/14 - 21:59
Eibarrek Zaragoza garaitu du 2-1 Ipuruan, eta sailkapenean gora begira dago berriro ere
Antonio Puertasek eta Madak sartu dituzte, 21. eta 53. minutuetan, Joseba Etxeberriaren taldearen golak, eta Lisok egin du, 80.ean, Zaragozarena. Talde armaginak merezitako garaipena eskuratu du, 27 puntu ditu sailkapenean, eta bi puntura ditu play-offeko postuak.
2024/12/08 - 15:47
Eider Arana: ''Pozik nago taldeak egindako lanarekin''
Eibarrek eta Realak bana egin dute Ipuruan jokatutako F Ligako derbian. Golak Andrea Alvarezek eta Amaiur Sarriegik egin dituzte.
2024/12/08 - 11:26
Huescak mendean hartu du Eibar (2-1)
Talde armaginak aurrea hartu du Pascualen golari esker. Sokok berdinketa lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta Aragoiko taldea nagusi izan da bigarren zatian. Sielvak, penaltiz, markagailua irauli du, eta Dani Jimenezek Corpasi egindako penaltia gelditu du norgehiagokako azken jokaldian.