Athletic Club
2025/10/05 - 16:58
Iñaki Williamsek "lesio muskularra-gainkarga" du eta ezin izango du Ghanarekin jokatu
Kapitainari proba osagarriak egingo dizkiote eta errekuperazio prozesua Lezaman hasiko du, zuri-gorrik Ligan urriaren 19an Elxen aurka jokatu behar duten partidari begira.
2025/10/04 - 23:42
Rego: ''Garaipenaren gola sartzeko zortea izan dut''
Alejandro Rego golegile bezala estreinatu da Athleticekin, bere taldeari garaipena emanez Mallorcaren aurka (2-1) (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/10/04 - 22:47
Asko sufritutako garaipena, bolada txarrari amaiera emateko (2-1)
Iñaki Williamsek, penaltiz, eta Regok egindako golek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman die bilbotarrei. Jagoba Arrasateren Mallorcak asko estutu ditu bilbotarrek bigarren zatian.
2025/10/04 - 17:10
Athleticek puntu baliotsua lortu du Atleticoren aurka (1-1)
Athleticek bana berdindu du Atletico Madrilekin F Moeve Ligako 6. jardunaldian. Laurenek aurreratu du Madrilgo taldea, baina ia jarraian Amezagak berdinketaren gola sartu du.
2025/10/03 - 21:37
Ernesto Valverde, bolada txarrari buruz: ''Lehenbailehen eten behar dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Taldearen lehentasuna liga de la azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak. Athleticek sei partida daramatza irabazi gabe Liga eta Txapeldunen Liga kontua hartuta, eta larunbatean Jagoba Arrasateren Mallorca hartuko du.
2025/10/02 - 23:00
Irene Oguiza, Atletico Madrilen aurkako partidaz:''Defentsan sendo ibili behar gara eta gure jokoa egin''
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du larunbatean, urriaren 4an, 12:00etan. Irene Oguiza kapitainarekin egon gara denboraldi hasiera gogor honekin taldearen egoera ezagutzeko eta partiduaren inguruan hitz egiteko.
2025/10/02 - 21:40
Athleticek iragarri du Oihan Sancetek giharretako lesioa duela ezker hankako bizeps femoralean
Klub zuri-gorriak ostegunean emandako mediku-txostenean zehaztu du lesioa "arin-moderatua" dela. Futbolari nafarra Dortmunden egon zen, Txapeldunen Ligako partidarako, baina ez zuen jokatu.
2025/10/02 - 16:05
Jon Uriarte Athleticen presidentea klubaren hurrengo hauteskundeetara ere aurkeztuko da
Egungo presidenteak ostegunean eman du erabakiaren berri, Loiuko aireportuan, Bilboko taldea Dortmundetik iritsita. Aurreikuspena da hauteskundeak 2025-2026 denboraldiaren amaieran egitea.
2025/10/02 - 15:25
Jon Uriartek Athleticen hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du
Hauteskundeak 2025-2026 denboraldiaren amaieran egingo dituzte. Klub zuri-gorriaren egungo presidentea 2022ko uztailetik dabil karguan; ostegunean eman du erabakiaren berri, Loiun, Bilboko taldea Dortmundetik heldu denean.
2025/10/02 - 02:28
Andoni Gorosabel: ''Bagenekien exijentzia maila oso altua izango zela''
Borussia Dortmunden aurkako porrotaren ondoren (4-1) Andoni Gorosabelekin hitz egin dugu. Kontatu duenez, taldeak bazekien partidu zaila izango zela, hala ere, azpimarratu du aurrerantzean taldean sinestea dela bidea.
2025/10/02 - 01:48
Athleticek 4-1 galdu du Borussia Dortmunden aurka, gorabehera handiko partidu batean
Athleticek porrot gogorra jaso du Borussia Dortmunden aurka (4-1) Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian. Gorka Guruzetaren golaren ostean markagailua berdintzear izan da
2025/10/01 - 16:57
Athleticzaleak ziur daude Athleticek bolada ona abiatuko duela gaur gauean
Borussia Dortmunden kontra jokatuko du gaur Athleticek, Alemanian. Hara joandako zaleak pozarren agertu dira neurketaren atarian. Ziur daude denboraldi hasiera kaskarra atzean utzi eta bolada ona abiatuko dutela.
2025/10/01 - 16:03
Athleticen eta Borussia Dortmunden zaleek ''Walking football'' ekimeneko partida batez gozatu dute
Carlos Gurpegui izan da Athleticen kapitaina neurketa horretan. Gauean, bi taldeak arituko dira nor baino nor gehiago Txapeldunen Ligan.
2025/10/01 - 01:12
Athleticek Txapeldunen Ligako lehen puntuak eskuratu nahi ditu Dortmunden
Euskal taldeak Borussia Dortmund izango du aurkari, Signal Iduna Park futbol zelaian txapelketako liga faseko bigarren jardunaldian. Ernesto Valverdek ezingo du Nico Williams zelairatu; izan ere, iruindarra ez da deialdian sartu.
2025/09/30 - 22:07
Ernesto Valverde eta Unai Simon, ilusioz, Dortmundeko erronkari begira: ''Guztiontzako aukera da''
Asteazkenean, 21:00etatik aurrera, Txapeldunen Ligan, Athleticek Borussia Dortmund izango du aurkari. 4.000 zale izango dira zuri-gorriei hauspoa emateko, Signal Iduna Park futbol zelaian, eta helburua da bolada txarrari amaiera ematea.
2025/09/29 - 19:40
Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Superkopako finalerdia urtarrilaren 7an edo 8an, Jiddan
Beste finalerdia Atletico Madrilen eta Real Madrilen arteko norgehiagoka izango da. Finalerdiak jokatzeko hurrenkera hurrengo egunetan egingo den zozketaren bidez erabakiko da. Partidak 20:00etan jokatuko dira.
2025/09/28 - 20:42
Athleticek irabazi ezinik jarraitzen du, Sevillarekin 1-1 berdindu baitu
Athleticek 1-1 berdindu du Sevillaren aurka F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Nevadok aurretik jarri ditu zuri-gorriak penaltiz, baina Alvarezek gola egin du markagailua parekatzeko.
2025/09/28 - 01:44
Athleticek ez du bere lehen zati ona aprobetxatu, eta galdu egin du Vila-realen aurka (1-0)
Zuri-gorriek ez dituzte lehen zatiko aukerak baliatu, eta garesti ordaindu dute bigarrenean.
2025/09/26 - 21:11
Valverde: ''Aurkaria oso indartsua da, zenbaki handiak ditu''
Athleticeko entrenatzaileak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 7. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/26 - 20:45
Laporte Txapeldunen Ligako A zerrendan sartu da, Pradosen ordez
Horrela, Ernesto Valverdek Laporte ere erabili ahalko du Europako hurrengo partidetan.