Athletic Club
2025/06/30 - 19:11
Nahikari Garciak ez du Athleticen jarraituko, klub zuri-gorriarekin zuen kontratua amaituta
Aurrelari urnietarrak bi denboraldi eman ditu Bilboko taldean; guztira, 61 partida ofizial jokatu ditu Athleticen, eta hamabi gol sartu.
2025/06/30 - 14:41
Athleticek Ane Campos aurrelaria fitxatu du 2029ra arte
Getariako jokalaria Eibarren aritu da jokatzen 2019az gero. Orain, 2029ra arteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin.
2025/06/28 - 18:08
Athleticen denboraldi bikaina osatuta, Eurokopan izango da Zubieta
Datorren asteazkenean, Suitzan, Eurokopa hasiko da. Maite Zubieta Athleticeko jokalaria bertan izango da.
2025/06/28 - 13:00
Nico Williamsen horma-irudia berriro zikindu dute
Berritu eta biharamunean, Carlos Lopez artistaren lana berriro bandalizatu dute.
2025/06/27 - 17:22
Laportak esan du Bartzelona "prest" dagoela etete-klausula bat ordaintzeko, "aukera on bat sortzen bada"
Athleticen jarrerari dagokionez, Joan Laportak esan du "Ligak ezarritako baldintza guztiak" betetzen ari dela Bartzelona, eta, horrenbestez, eurentzat ez dela arazoa klub zuri-gorriak iragarritako "fiskalizazioa".
2025/06/27 - 16:32
Nico Williamsen irudia berregiten hasi dira Barakaldoko muralean
Ekainaren 21ean, Nico Williamsen irudia ezabatu egin zuten Barakaldoko mural batean. Gaur, ostirala, Carlos Lopez artistak, obra horren egileak, horma-irudia konpontzeari ekin dio, Athleticen laguntzarekin.
2025/06/26 - 21:19
Athleticek Bartzelonari erantzun dio "bereaz arduratzen" dela, arauak bete daitezen
Laportak asteazken honetan adierazi zuenez, ez ditu ulertzen Athleticek Kataluniako taldearen egoera ekonomikoa fiskalizatzeko dituzten arrazoiak, eta "bakoitza bereaz arduratzeko" eskatu zuen.
2025/06/26 - 14:48
Urko Izetak Athleticekin berritu du, 2027ra arte
Aiako aurrelariak lehen taldeko fitxa izango du, eta Ernesto Valverderen esanetara ekingo dio denboraldiaurreari. Izeta, 25 urtekoa bera, Mirandesen aritu da 2024-25 denboraldian, Athleticek utzita, eta hamabost gol sartu ditu Hypermotion Ligako taldearekin.
2025/06/25 - 22:58
Laporta: ''Bakoitzak, bereari; ez dut ulertzen Athletic Ligara joatea Bartzelonaz hitz egitera''
Asteazkenean argitaratutako informazio baten arabera, Athleticek asmoa du Ligara joateko, helburu izanik adieraztea Kataluniako klubak egindako eragiketa ekonomikoak fiskalizatuko dituela; Bartzelonako presidenteak hori izan du ikusgai.
2025/06/23 - 15:29
Athleticek Robert Navarro fitxatu du, 2030era arte
23 urteko jokalaria Bilboko taldeko jokalari berria da. Mallorcarekin kontratua bukatu ostean heldu da Athleticera, eta 2030eko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
2025/06/23 - 15:07
Robert Navarro: ''Ilusio handiarekin nator, eta gogotsu nago lanean hasteko''
Robert Navarro Athleticeko jokalari berria da. Mallocarekin kontratua bukatuta heldu da Bilboko taldera, eta 2030era arte sinatu du kontratua. Hauexek dira Athleticeko jokalari gisa egin dituen lehen adierazpenak. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/06/22 - 19:51
Athleticek komunikatu batekin erantzun dio Nico Williamsen irudiaren bandalizazioari
Barakaldoko Lutxana auzoko Williams anaien muralean, Nicoren irudia pintaketa batekin estali dute: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu".
2025/06/18 - 20:08
Iraia Iturregik Athletic utzi du, klubean bi hamarkada baino gehiago eman ostean
Basconiaren talde teknikoan egon da azken bi denboraldietan, eta, orain, etapa berri bati ekingo dio Lezamatik kanpo.
2025/06/11 - 00:40
Paula Aranak ez du Athleticen jarraituko
Aurrelari gasteiztarrak, 23 urtekoa bera, zortzi denboraldi eman ditu Bilboko klubean; 2024-25 denboraldian, Granadan aritu da, utzita.
2025/06/10 - 16:57
Lekuek taldekideekin entrenatu du eta Kodrok Bosnia-Herzegovinaren deia jaso du
Athleticeko hegalekoak lesionatuta eman du denboraldi guztia orain arte.
2025/06/05 - 16:24
Uriarte: ''Nico Williamsek denboraldi polita du aurretik, anaiarekin Txapeldunen Liga jokatzea erronka da''
Jon Uriarte Athleticen presidenteak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du. Horrez gain, Nico Williamsen etorkizunari buruzko galderei ere erantzun die.
2025/06/05 - 15:32
Athleticek bikaintzat jo du 2024-2025 denboraldia
Jon Uriarte Athleticen presidenteak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du, San Mamesen. Uriartek adierazi du, haren ustez, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek sasoi bikaina egin dutela.
2025/05/30 - 15:33
Jauregizarrek 2031ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Erdilari bizkaitarrak etete-klausularik gabe sinatu du kontratu berria, klub zuri-gorriak azpimarratu duenez.
2025/05/29 - 17:19
Mikel Gonzalez: ''Merkatuan aukera bat dagoenean, gure lana aprobetxatzea da''
Mikel Gonzalez Athleticen futbol zuzendariak adierazi du taldeak zer helburu dituen fitxaketekin. Aipatu duenez, merkatuan aukerak agertzen badira, haien lana aprobetxatzea dela.
2025/05/28 - 13:42
Eider Aranak Athleticekin duen kontratua berritu du 2028ra arte
Erdiko atzelari loiutarra Lezamara itzuliko da, bi denboraldiz Eibarren utzita jokatu eta gero. 60 partida jokatu ditu; 56, F Ligan. Guztira, hiru gol sartu ditu.