Athletic Club
2025/06/23 - 15:07
Robert Navarro: ''Ilusio handiarekin nator, eta gogotsu nago lanean hasteko''
Robert Navarro Athleticeko jokalari berria da. Mallocarekin kontratua bukatuta heldu da Bilboko taldera, eta 2030era arte sinatu du kontratua. Hauexek dira Athleticeko jokalari gisa egin dituen lehen adierazpenak. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/06/22 - 19:51
Athleticek komunikatu batekin erantzun dio Nico Williamsen irudiaren bandalizazioari
Barakaldoko Lutxana auzoko Williams anaien muralean, Nicoren irudia pintaketa batekin estali dute: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu".
2025/06/18 - 20:08
Iraia Iturregik Athletic utzi du, klubean bi hamarkada baino gehiago eman ostean
Basconiaren talde teknikoan egon da azken bi denboraldietan, eta, orain, etapa berri bati ekingo dio Lezamatik kanpo.
2025/06/11 - 00:40
Paula Aranak ez du Athleticen jarraituko
Aurrelari gasteiztarrak, 23 urtekoa bera, zortzi denboraldi eman ditu Bilboko klubean; 2024-25 denboraldian, Granadan aritu da, utzita.
2025/06/10 - 16:57
Lekuek taldekideekin entrenatu du eta Kodrok Bosnia-Herzegovinaren deia jaso du
Athleticeko hegalekoak lesionatuta eman du denboraldi guztia orain arte.
2025/06/05 - 16:24
Uriarte: ''Nico Williamsek denboraldi polita du aurretik, anaiarekin Txapeldunen Liga jokatzea erronka da''
Jon Uriarte Athleticen presidenteak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du. Horrez gain, Nico Williamsen etorkizunari buruzko galderei ere erantzun die.
2025/06/05 - 15:32
Athleticek bikaintzat jo du 2024-2025 denboraldia
Jon Uriarte Athleticen presidenteak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du, San Mamesen. Uriartek adierazi du, haren ustez, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek sasoi bikaina egin dutela.
2025/05/30 - 15:33
Jauregizarrek 2031ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Erdilari bizkaitarrak etete-klausularik gabe sinatu du kontratu berria, klub zuri-gorriak azpimarratu duenez.
2025/05/29 - 17:19
Mikel Gonzalez: ''Merkatuan aukera bat dagoenean, gure lana aprobetxatzea da''
Mikel Gonzalez Athleticen futbol zuzendariak adierazi du taldeak zer helburu dituen fitxaketekin. Aipatu duenez, merkatuan aukerak agertzen badira, haien lana aprobetxatzea dela.
2025/05/28 - 13:42
Eider Aranak Athleticekin duen kontratua berritu du 2028ra arte
Erdiko atzelari loiutarra Lezamara itzuliko da, bi denboraldiz Eibarren utzita jokatu eta gero. 60 partida jokatu ditu; 56, F Ligan. Guztira, hiru gol sartu ditu.
2025/05/27 - 15:21
Marokoko selekzioak Maroan Sannadi deitu du Tunisiaren eta Beninen aurkako lagunarteko partidetarako
Athleticeko jokalari gasteiztarrak Marokoko selekzioarekin debuta egiteko aukera izango du ekainaren 7an eta 10ean jokatuko diren neurketetan.
2025/05/27 - 14:00
Bibiane Schulzek kontratua berritu du Athleticekin datozen bi denboraldietarako
Gaur egun, joan den denboraldiko bigarren jardunaldian izandako lesio larritik errekuperatzen ari da erdiko atzelaria.
2025/05/26 - 01:44
Jauregizar: ''Oscarren azken eguna garaipen batekin bukatu nahi genuen''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak azken jardunaldian Barçaren aurka jasandako porrotaz (0-3) hitz egin du. De Marcosen agurraz ere hitz egin du.
2025/05/26 - 01:14
Athleticek galdu egin du Barçaren aurka De Marcosen agurrean (0-3)
Lewandowskiren bi golek eta Del Olmok penaltiz sartutako beste batek denboraldia porrotarekin ixtea eragin dute, De Marcosen agurraren partidan.
2025/05/24 - 16:42
Valverde: ''Txapeldunen Ligarako sailkatzeak ez du eraginik izan Athleticen jarraitzeko nire erabakian''
Erneste Valverdek iragarri du igandean, San Mamesen, Bartzelonaren aurka "De Marcosek eta beste hamar lagunek" jokatuko dutela; izan ere, Guardiako jokalariaren azken partida izango da Athleticekin.
2025/05/24 - 16:26
Lekuek denboraldi baterako berritu du Athleticekin
Jokalariak, orotara, 262 partidu jokatu ditu talde zuri gorriarekin; horietako 53 azken bi ikasturteetan.
2025/05/24 - 12:46
Galarretak 2027ra arte berritu du Athleticekin
Jokalariak 32 urte beteko ditu abuztuena eta 74 partida jokatu ditu zuri-gorriekin duela bi urte talde bilbotarrera itzuli zenetik; horietako 39, aurtengo denboraldian.
2025/05/23 - 17:57
Ernesto Valverde: ''Txapeldunen Liga sekulako ilusioa da''
Ernesto Valverdek beste denboraldi batez luzatu du Athleticekin zuen kontratua, 2026ra arte, hain zuzen ere, eta ilusio berezia agertu du bere taldearekin Txapeldunen Liga lehiatzeko.
2025/05/23 - 16:55
Valverdek 2026ra arte berritu du Athleticen
Entrenatzaile gasteiztarrak beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorria zuzentzen. Denboraldi horretan, Txapeldunen Liga jokatuko du Bilboko taldeak.
2025/05/22 - 21:25
Mariana Cerrok amaiera eman dio bere kirol ibilbideari
Athleticeko erdilariak, Eibarren utzita aritu denak eta kontratua ekainean amaitzen zitzaionak, futbola uztea erabaki du.