Iñaki Williamsek "lesio muskularra-gainkarga" du eta ezin izango du Ghanarekin jokatu
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak "lesio muskularra-gainkarga" du, Athleticek jakitera emandakoaren arabera, eta ezin izango du Ghanako selekzioarekin jokatu. Williamsek min hartuta utzi zuen zelaia larunbatean, Mallorcaren aurkako partidan.
Athleticen arabera, aurrelariak "lesio muskularra-gainkarga" du ezkerreko zangoan, "faszia-lataren tenkagailuan".
Kapitainari proba osagarriak egingo dizkiote datozen egunetan. Errekuperazio prozesua Lezaman hasiko du, Athleticek Ligan jokatuko duen hurrengo neurketarako sendatzeko ahaleginean. Bilbotarrek Elxen aurka jokatu behar dute urriaren 19an.
Ostiralean, Otto Addo Ghanako hautatzaileak deialdian sartu zuen Williams, 2026ko Munduko Txapelketako sailkatze fasean Afrika Erdiko Errepublikaren eta Komoreetako selekzioen aurka jokatu behar dituzten partidetarako.