Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jokin Ezkietak Athleticeko jokalaria izateari utzi dio

Atezain nafarrak bertan behera utzi du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua hura amaitzeko urtebete falta zela. Bilboko taldeak jokalaria berreskuratzeko eskubidea izango du.
Jokin Ezkieta en la eliminatoria de Copa ante el Tenerife
Jokin Ezkieta Teneriferen aurkako Kopako kanporaketan. Argazkia: EFE

Athletic Clubek eta Jokin Ezkieta atezainak elkarrekin zuten akordioa etetea adostu dute kontratua amaitu baino urtebete aurretik. Dena den, klubak jokalaria berreskuratzeko eskubidea izango du.

Atezain nafarra 2019-20 denboraldian iritsi zen Bilbora Bartzelonatik, eta hiru denboraldi eman ditu lehen taldearen dinamikan. Lehendabizikoan, 26 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin, eta igoera-fasean parte hartu zuen. Urte horretan bertan estreinatu zen lehoi gisa, Kopako kanporaketa batean, CD Teneriferen aurka. Bosgarren minutuan sartu behar izan zuen txartel gorri baten ondorioz, eta erabakigarria izan zen penaltietan.

Bigarren denboraldian, Eivissaren eta Alcoyanoren aurkako Kopako kanporaketetan parte hartu zuen, baita Elxen jokatutako LaLigako partida batean ere. Bere azken minutu ofizialak izan ziren zuri-gorri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X