KONTRATU LUZAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Vencedorrek 2027a arte luzatu du kontratua Athleticekin

Rekaldekoa bost urte gehiagoz egongo da Bilboko taldeari lotuta.
Unai Vencedor, Aitor Elizegi eta Rafa Alkortarekin. Argazkia: @athleticclub.
Unai Vencedor, Aitor Elizegi eta Rafa Alkortarekin. Argazkia: @athleticclub.

Unai Vencedorrek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2027. urteko ekainaren 30era bitarte luzatzeko. Erdilariak aurretik zuen 40 milioi euroko etete-klausula kendu du kontratu berrian, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.

Vencedorrek 33 partida jokatu ditu jada denboraldi honetan, aurrekoan baino bat gehiago. Iazko Superkopako txapeldun izan zen txapelketako bi partidetan hasierako hamaikakoan izan ondoren, Real Madrilen eta Bartzelonaren aurka.

21 urte besterik dituen arren, Bilboko erdilariak 69 partida jokatu ditu dagoeneko zuri-gorien lehen taldean. Gaizka Garitanoren aginduetara egin zuen debuta, 2020ko otsailaren 16an, datorren igandean San Mamesen jokatuko duen Osasunaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Yuri Berchiche prentsa aurrekoan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Yuri Berchiche: “Ez gaude nahi genuen tokian, eta Osasunaren aurkako partida final bat da"

Yuri Berchichek ahotsa jarri dio Athleticen une kritikoari, irregulartasunak, zalantzek eta sailkapenaren presioak markatuta. Hegaleko atzelariak aitortu du egoerak beregan eragin emozionala izan duela "gau askotan ez dut lorik egin”; eta taldeak Europari begiratu arren, beherantz ere adi egon behar duela.  Zazpi jardunaldi aurretik izanda, Osasunaren aurkako lehia "partida giltzarria"dela adierazi du, zailtasun handiagoak saihesteko eta helburuei berriro lotzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X