Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javi Martinezek Qatar Sports Club taldean jokatuko du

Qatarreko taldeak berak eman du albistearen berri, jokalariak bertako zaleei zuzendutako bideo batekin.
Javi Martinez, Bayerneko taldekideekin gol bat ospatzen
Javi Martinez, Bayerneko taldekideekin gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Javi Martinezen inguruko zurrumurruak bukatu dira. Jokalari nafarrak Qatarreko Sports Club taldean jokatuko du, taldeak bere sare sozialetan publikatutako bideo baten arabera. Martinezek 2012an utzi zuen Athletic Bayern Munich taldean jokatzeko eta bertan aritu da aurten arte.

Bideoan Qatarreko zaleak agurtzen ditu Martinezek eta "laster" elkar ikusiko dutela esaten du.

Azken asteetan zurrumurru ugari izan dira berriro ere Javi Martinezen eta Athleticen inguruan, baina azkenik jokalariak Qatar aldera egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X