Espanyolek Ibai Gomez fitxatu nahi du
ETBk jakin duenez, Espanyolek Ibai Gomez Athleticeko jokalaria fitxatu nahi du neguko merkatuan. Francisco Rufete Espanyoleko kirol-zuzendariak Athletici jakinarazi dio talde perikitoak erdilari bizkaitarra fitxatzeko duen interesa.
Abelardo da Espanyoleko entrenatzailea eta kirol-zuzendariari eskatu dio Ibai fitxatzeko. Erdilari bilbotarrak begi onez ikusten du Espanyolera joateko aukera. Kataluniako taldea Ligako jaitsiera postuetan da, baina Europa Ligako final-hamaseirenak jokatzeko sailkatuta dago, eta Errege Kopan ere aurrera egin du. Gainera, Abelardorentzat oso jokalari garrantzitsua izan zen Ibai, Alavesen.
Ibai Gomez bere bigarren etapa ari da betetzen Athleticen, baina Santutxukoa ez da espero bezain beste jokatzen ari Gaizka Garitanoren esanetara. Athleticek joan zen neguko merkatuan fitxatu zuen Ibai, Alavesi 4 milioi euro ordaindu ondoren. Aurretik kontrako bidea egin zuen bizkaitarrak, talde zuri-gorriarekin zuen kontratua amaitu ostean Alavesera joan baitzen, eta, beraz, libre iritsi zen Arabako taldera.
Ibairen eta Athleticen artean sinatutako azken kontratuak 2022ko ekainaren 30era arteko iraupena dauka, eta ez du etete klausularik. Espanyoli jokalaria bereganatzeko hainbat aukera iruditzen zaizkio bideragarriak: utzita, erosita zein utzita, baina fitxatzeko aukerekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandra Estefaniari ebakuntza egin diote berriro eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalariak larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Athleticek Elx menderatu du, Guruzetak bi gol sartuta, eta hiru garaipen jarraian lortu ditu Ligan (2-1)
Aurrelari donostiarrak 64. minutuan egin du 1-0ekoa, Andre Da Silvak jarri du 1-1ekoa, penaltiz, eta 89.ean egin du Guruzetak Athleticen bigarrena, penaltiz. Valverderen taldeak, horrela, Ligako azken 4 partidetan jokoan izan dituen 12 puntuetatik 10 poltsikoratu ditu.
Ane Campos, berriro Ipuruan, Eibar-Athletic derbian: “Partida gogorra izango da, xehetasunek erabakiko dute”
Aurrelari gipuzkoarrak, lehen itzulian, gol bat egin zion bere talde ohiari; orain, aurrenekoz jokatuko du aurkari gisa Eibarren estadioan. Camposek EITBrekin hitz egin du, derbia aztergai; igandean izango da, 12:00etan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB2k zuzenean emango dute.
Valverde: "Ez dugu sailkapenean ez gora ez behera begiratzen, gure buruari begira gaude"
Entrenatzaile zuri-gorriak baieztatu duenez, Dani Vivian jokatzeko prest izango da, giharretako arazo batengatik azken sei neurketa galdu ostean. Mikel Jauregizar, ordea, ezin izango du zelairatu, igandean Carlos Tartieren min hartu ondoren.
Unai Egiluz, Athleticeko jokalaria: "Taldearekin itzultzeko prest nago"
Unai Egiluz Athleticeko jokalaria gaur itzuli da entrenamenduetara, lesio luze baten ostean. Oso pozik agertu da prentsaurrekoan, lanerako gogoz.
Nico Williams baja izango da datozen jardunaldietan; Jauregizarren lesioa, berriz, ez da larria
Talde zuri-gorriak argitaratutako mediku-txostenaren arabera, Williamsek kanpoko espezialista batekin landuko du pubalgia. Jauregizarren kasuan, berriz, egindako probekin ikusi dute ez duela lesio larririk, ez belauneko lotailuan, ezta meniskoan ere.
Valverde: "Nico ez dago % 100ean, eta hori arazo bat da berarentzat eta guretzat"
Athleticeko entrenatzaileak Williams anai txikiak dituen arazo fisikoei buruz hitz egin du.
Oihan Sancet: "Badakigu hiru puntuak lortzea zein zaila den eta oso pozik gaude"
Valverderen taldeak Oviedoren etxean lortutako garaipen garrantzitsua izan du hizpide Athleticeko jokalariak (1-2).
Athleticek markagailua irauli du Oviedoren aurka, eta Ligan gora begira jarri da (1-2)
Ilyas Chairak Asturiasko taldea aurreratu du lehenengo zatian; bigarrenean, Athleticek hobera egin du, Mikel Jauregizarrek gol ederra sartu du 1-1ekoa jartzeko, eta Oihan Sancetek, penaltiz, 1-2koa egin du. Jauregizar lesionatu egin da gola sartu duen jokaldian.
Oguiza: "Astean zehar partida asko izan ditugu, eta hori azkenean igarri egiten da"
Irene Oguiza Athleticeko jokalariaren adierazpenak, F Ligako 20. jardunaldiko Realaren aurkako derbia 0-2 galdu ondoren.