Abuztuaren 3an, Londresen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

West Ham, Athleticek denboraldi-aurrerako baieztatu duen lehen aurkaria

Talde zuri-gorriak abuztuaren 3an jokatuko du West Hamen aurka, Londresen.
Athletic Club. Argazkia: EFE
Athleticeko jokalariak, Yurik Levanteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek West Ham United FC izango du aurkari datorren abuztuaren 3an, larunbatean, 16:00etan (15:00etan, Britainia Handiko ordutegian). Londresko taldea da zuri-gorrien denboraldi-aurrerako baieztatuta dagoen lehen aurkaria.

Denboraldi-aurreko neurketa hau London Stadiumean jokatuko da. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetako estadio nagusia izan zen, eta bertan jokatzen du West Hamek 2016-2017 denboralditik. Amaitu berri den denboraldian, Premier Leagueko hamargarren postuan sailkatu da West Ham.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X