Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticen Zuzendaritzak dimisioa eman du eta Kudeaketa Batzordea eratu da

Zuzendaritzako kideen dimisioa abenduaren 27an amaituko den hauteskunde-prozesua abiarazteko lehen urratsa da.
Josu Urrutia, klubeko azken bazkideen batzarrean. Argazkia: EFE
Josu Urrutia, klubeko azken bazkideen batzarrean. Argazkia: EFE

Athleticek ostegun honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, Josu Urrutia presidenteak eta Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek dimisioa aurkeztu dute, eta, horren ostean, klubeko "Estatutu Sozialen 68. artikuluak ezartzen duena betez" Kudeaketa Batzorde bat eratu da.

Aipatu oharrean jasotzen denaren arabera, honako hauek osatuko dute Kudeaketa Batzordea:

Josu Urrutia

Javier Aldazabal

Jon Muñoz

Jokin Garatea

Ignacio Palacios-Huerta

Laura Martinez

Elaia Gangoiti

Genar Andrinua

Athleticeko hauteskundeak abenduaren 27an izango dira, eta bertan ez du parte hartuko gaur arte presidente izan den Josu Urrutiak, azaroaren 7an emandako prentsaurrekoan aurreratu zuenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X