Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskundeak abenduaren 27an izango direla jakinarazi du Urrutiak

Prentsaurrekoan hauteskundeetako dataren berri eman du eta Athleticeko presidentetzarako bere burua aurkeztuko ez duela azaldu du.
20181107142230_urrutia_
18:00 - 20:00
Josu Urrutia: 'Ez naiz aurkeztuko hauteskundeetara'

Athletic Clubeko presidentetzarako hauteskundeak abenduaren 27an izango direla jakinarazi du Josu Urrutiak prentsaurrekoan. Athleticeko presidenteak gaineratu duenez, hauteskundeetan ez du bere burua aurkeztuko.

 

Urriaren 22ko Ohiko Batzar Nagusian hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko ez zela bazirudien ere, Urrutiak ez zuen ezer baieztatu. Hala ere, Athleticeko presidenteak bere zortzigarren eta azken batzar nagusian, aurrekontuak onartzeko inoiz lortu zuen babes handiena izan zuen, % 80 ingurukoa, hain zuzen.

Nabarmentzekoa da Urrutiaren agindupean taldeak izandako lorpenak: 6 urte Europan jokatzen (horietako bat, Txapeldunen Ligan), 2015ean Bartzelonaren aurka irabazitako Superkopa, Kopan jokatutako bi finalak eta 2012an jokatutako Europa Ligako finala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X