Urrutiak babes handia lortu du Ohiko Batzar Nagusian
Josu Urrutia Athletic Club taldeko presidenteak babes handia lortu du denboraldi honetako aurrekontua onartzeko, % 80 ingurukoa, hain zuzen ere. Athletic Clubeko presidente denetik zuzendu duen zortzigarren Batzar Nagusia izan du honakoa, 4 urteko bigarren agintaldiaren azken.
Hasieran Urrutia bere aroari amaiera ematen ari zela bazirudien ere, azken momentuan bazkide bati emandako erantzunak ez du argi utzi etorkizunerako zein asmo dituen. Beraz, oraindik ez dakigu 2019ko hauteskundeetara aurkeztuko den.
Ohiko Batzar Nagusian, bazkideek 2017/18ko kontuak onetsi dituzte, botoen % 78,7 aldekoak izan baitira, eta 2018/19ko aurrekontuek bazkideen % 78,21en babesa jaso dute. Aurreko denboraldiko kontuek aldeko 484 boto eta aurkako 95 boto jaso dituzte, eta denboraldi honetako aurrekontuek, aldiz, 481 alde eta 92 kontra.
2017/18 denboraldian, 111,97 milioi euroko gastuak eta 191,01 milioi euroko sarrerak izan zituen Athleticek, Manchester Cityk Aymeric Laporte fitxatu zuenean ordaindutako 65 milioi euroak tartean.
2018/19 denboraldirako aurrekontua 128,9 milioi eurokoa izango da, eta 60 milioi euroko superabita espero da (Chelseak udan Kepa Arrizabalaga fitxatzeko ordaindutako 80 milioi euroak kontuan hartuta).
Kirol arloan, Urrutiak azken urteetan taldeak izandako lorpenak azpimarratu ditu: 6 urte Europan jokatzen (horietako bat, Txapeldunen Ligan), 2015ean Bartzelonaren aurka irabazitako Superkopa, Kopan jokatutako bi finalak eta 2012an jokatutako Europa Ligako finala.
Amaitzeko, ekonomia arloan, kluba "historiako momenturik onenean dago", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.
Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako
Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.