Real Madril
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zidanek berriro itxi dio atea Real Madrilek Kepa neguko merkatuan fitxatzeari

Real Madrileko entrenatzaileak argi utzi du larunbat honetan, talde merengeak ez duela fitxaketarik egingo neguko merkatuan. "Ez dugu inor fitxatuko", baieztatu du Zinedine Zidanek.
Zinedine Zidane. Argazkia: EFE
Zinedine Zidane, Real Madrileko entrentzailea. Argazkia: EFE

Zinedine Zidane Real Madrileko entrenatzaileak argi utzi du larunbat honetan, Real Madrilek ez duela inor fitxatuko neguko merkatuan. "Ez dugu inor fitxatuko merkatu honetan. Klubak eta biok, gauzak batera egiten ditugu, eta ez dugu inolako arazorik. Ez ditugu iritzi ezberdinak", adierazi du Zidanek.

Adierazpen hauek ikusita, badirudi Real Madrilek ez duela Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezaina fitxatuko neguko merkatuan. Urtarrilaren 31n itxiko da denboraldi honetan azkenengoz fitxatu ahal izateko epea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X