Athletic sailkapenaren goialdean kokatu da, Girona menderatuta
Athleticek 2-0 irabazi dio Gironari San Mamesen Ligako hirugarren jardunaldiko partida, eta sailkapenaren goialdean kokatu da, zazpi punturekin. Talde zuri-gorriak porrotik eta golik jaso gabe jarraitzen du Zigandak zuzentzen duen taldeak.
Oinatz Bengoetxea pilotariak ohorezko sakea egin ondoren hasi da partida. Gironak baloiaren jabetza kontrolatu du hasieran. Agintari ekin dio neurketari talde bisitariak, baina ez du abagune argirik sortu. Gironak arriskua eraman du Herrerinek babestu duen ate ingurura, gola sartzeko aukera argirik egin ez badu ere. Girona area kanpoko jaurtiketen bitartez saiatu da, baina ez du golik egin. Minutuak igaro ahala, Athleticek aurrerapausoa eman du, eta Girona atzealdean sartu du. Zuri-gorriei ere, kostatu egin zaie abagune argiak sortzea. Zigandak zuzentzen duen taldea nagusitzen hasi da, eta Muniainek 1-0ekoa sartu du 25. minutuan, Lekueren erdiraketa sare barrura bidalita, taldearen jokaldi on baten ostean. Gola sartu ostean, Athleticek kontrolpean izan du neurketa, eta gol bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta lasterrera, Girona berdinketa lortzetik gertu egon da, falta jaurtiketa baten bitartez. Herrerin atezainak, ordea, baloia harrapatzea lortu du, arazo bat edo besterekin. Kataluniako taldea baloiaren jabe egin da lehen zatian bezala, eta neurketak lehen zatiko gidoiari jarraitu dio; Girona baloiaren jabe, baina abagune argirik sortu gabe. Apurka-apurka, Athleticek bisitarien presioa gainditu du, eta, 53. minutuan, Aritz Adurizek 2-0ekoa sartu du, Iñaki Williamsen pasea sare barrura bidalita. Bigarren gola egin eta gero, zuri-gorriak nagusitu dira, eta estu eta larri jarri dute behin baino gehiagotan hainbat urtetan taldekide izan zuten Gorka Iraizoz atezaina. Norgehiagokako azken minutuan, hirugarren gola sartzeko abagunea izan du Sabin Merinok, baina Iraizozen aurrean zutoinera egin du errematea. Partida amaitutakoan, beraz, Athleticek jaso ditu hiru puntuak.
Fictxa teknikoa:
2.- Athletic Club: Herrerín; Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat (Aketxe, 77. min); Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz (Iturraspe, 64. min).
0.- Girona FC: Iraizoz; Maffeo (Mojica, 66. min), Alcala, Bernardo, Muniesa, Aday; Pere Pons, Granell (Douglas Luiz, 72. min); Portu (Kayode, 64. min), Stuani eta Borja Garcia.
Golak: 1-0, 25. min: Muniain. 2-0, 54. min: Aduriz.
Epailea: Trujillo Suarez.
rujillo Suarez.Zure interesekoa izan daiteke
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarautzeko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ondoren.
Aitor Paredes: "Partida honetatik gauza asko ikasi eta hobetu behar ditugu"
Athleticek porrota jaso du Celtaren aurka (2-0), Balaidosen. Zuri-gorriek partida irabazi behar zuten goiko postuetan geratu nahi bazuten, baina ez dute lortu. Aitor Paredesek kontatu diguna, bideo honetan.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Athleticek talentu gazteari esker lortu du garaipena
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFFri, Liga F Moeveko 14. jardunaldian, Fernando Torres zelaian jokatutako neurketan. Elene Gurtubayk ireki du markagailua, eta Daniela Agotek sartu du bigarren gola partidako emaitza itxiz. Garaipen honi esker, Athletic sailkapenaren erdialdetik gora kokatu da.
Ernesto Valverde: "Celtak beti sortzen dizkigu arazoak; atera iristea eta zehatzagoak izatea falta zaigu"
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman du igande honetan jokatuko duen Celtaren aurkako partidari begira. Adierazi duenez, taldea ondo dago, baina partida zaila izango da eta, Laporteren lesioa dela eta, Iker Monrealek jokatuko du. (Bideoa gazteleraz)
Iñigo Ruiz de Galarreta: "Talde guztiaren lanarekin lortu dugu atea hutsean mantentzea"
Ruiz de Galarreta pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko Athletic-PSG (0-0) neurketaren laburpena
Athleticek eta PSGk golik gabe berdindu dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian, Valverderen taldeak lan bikaina egin du defentsan. Unai Simonek Europako txapelduna geldiarazi du, eta talde zuri-gorriari Europako txapelketa nagusian bizirik mantentzen duen puntu bat eman dio.
Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.
Laportek giharretako lesio "larria" du, eta 2026ra arte ez du berriro jokatuko
Diagnostiko honekin, atzelariak Valverderen taldeari urtea bukatzeko geratzen zaizkion lau neurketak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.
Yuri Berchiche: ''Niretzat PSGren aurkako partida oso berezia izango da''
"Egin behar dugunaren adibiderik onena Atleticoren aurkako larunbateko partida da. Hori da denok ikusi nahi dugun Athletic. Horrela zelairatzen bagara, partida irabazteko aukera gehiago izango ditugu", azpimarratu du atzelariak San Mamesen eskaini zuen prentsaurrekoan.